(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Castejongo kontsultategiak zazpi kontsulta gela berri edukiko ditu ostirala, 2011.eko martxoak 25


Kutz eta García Malo kontseilariak berritzeko obrak ikustera joan dira, Osasun Departamentuak 625.772 euroko diru-laguntza eman baitu


Kutz eta García Malo kontseilariak, Osasun Departamentuko agintariak, udaleko agintariak eta osasun langileak Castejongo kontsultategian ( irudia handitu )

Osasun eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Kutz Peironcely eta Mª Isabel García Malo, hurrenez hurren, Castejongo kontsultategia handitzeko eta berritzeko obrak ikustera joan dira gaur goizean. Osasun Departamentuak 625.772 euro eman dizkio Castejongo udalari obra horiek egiteko.

Kontsultategia dagoen eraikina berritzeko eta handitzeko obrak egin dira; hala, eraikinaren azalera 276 metro koadro handitu da eta horri esker, zazpi kontsulta gela berri, harrera leku bat eta historia klinikoen artxibategi bat egingo dira. Diru-laguntzen bidez jasotako 625.772 euroko zenbatekotik 576.000 euro obren proiektua egin eta burutzeko erabili dira, 37.903 euro handitu den eremua altzariz eta ekipoz hornitzeko eta 11.569 euro medikuen altzarietarako.

Castejongo kontsultategia Corellako Oinarrizko Osasun Barrutira dago atxikita eta Tuterako Osasun Barrutian dago. 4.446 osasun txartel ditu esleituta, 3.649 helduentzat eta 797 pediatriako erabiltzaileentzat. Langileen zerrenda bi mediku orokorrek, pediatra batek, hiru erizainek eta bi administrarik osatzen dute. Gizarte langile bat ere koltsultategian izaten da astean hainbat egunetan.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa