(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat euro baino gehiagoren diru-laguntza eman du Berriobeitin BOEk erosteko ostirala, 2011.eko martxoak 25


Salanueva kontseilaria 62 etxebizitzak osaturiko promozio hori ikustera joan da


Salanueva 62 BOE ikustera joan da Berriobeitira

Salanueva kontseilaria Raúl Belloso arkitektoarekin eta tokiko ordezkariekin ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren kontseilaria 62 BOEk osaturiko promozioa ikustera joan da Berriobeitira. Promozio hori eraikitzea Nafarroako Gobernuak sustatu du VINSA sozietate publikoaren bidez. Ekitaldian, Salanuevarekin batera izan da Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Jesús Ascunce, herriko alkatea, José María Irisarri, VINSAko kudeatzailea, Luis Cruchaga, eta etxebizitzen esleipendunak.

Sozietate publikoak urte honetan zehar emango dituen 806 etxebizitzetako 62 dira eta guztiak saldu dira. Etxebizitza gehienak 18 promoziotan daude banatuta (16 Iruñerrian) eta Foru Gobernuak 96 milioi euro inbertitu ditu promozio horietan. 153 etxebizitza dira dagoeneko (5 promoziotan daude banatuta) aurten amaitu eta bizilagunek ikusi dituztenak, gaurkoak barne.


Salanueva 62 BOE ikustera joan da Berriobeitira

Eraikinaren teilatupeko ikuspegia ( irudia handitu )

Bisitan zera azpimarratu du kontseilariak: "Obrak diseinu eta kalitate nabarmenak ditu eta energiaren aldetik eraginkorra da; alderdi horiek izanik, eraikitzeko modu egokiak dituen erreferentea da, ez bakarrik BOE-en artean, oro har etxebizitzen artean".

Bisitan zera azpimarratu du kontseilariak: "Obrak diseinu eta kalitate nabarmenak ditu eta energiaren aldetik eraginkorra da; alderdi horiek izanik, eraikitzeko modu egokiak dituen erreferentea da, ez bakarrik BOE-en artean, oro har etxebizitzen artean". 
Antonio Erro y Eugui, S.A. enpresak eraiki dituen bloke horien neurrien artean fatxaden isolamendu termikoa hobetzea izan da nabarmenena, eraikuntzaren kode teknikoak ezartzen duena % 33an gainditzen baitute eta, etxebizitzen artean, banakako erosotasuna hobetzen du horrek. Bestalde, zurgintza hobetu da; horri esker % 70 murriztuko dira aireztatze eta airea berritzearen ondoriozko galerak. Halaber, garbigailuaren eta ontzi garbigailuaren hartuneak etxeko ur beroaren sarera lotu dira eta, hala, gailu horien kontsumo elektrikoa murriztuko da.

Salanuevak etxebizitzen esleipendunei emandako diru-laguntzak ere aipatu ditu. "62 etxebizitzako promozio honetan Nafarroako Gobernuak etxebizitzak erosteko milioi bat euro baino gehiagoren diru-laguntzak eman ditu. Ia bizilagun guztiek jaso dituzte diru-laguntzak eta batez besteko diru-laguntza 16.400 euro izan dira". Kontseilaria pozik azaldu da etxebizitzak erosteko desgrabazioak aplikatzen eta diru-laguntzak ematen jarraitzen dutelako, "erkidego gehienetan kendu badituzte ere".

Promozio zehatz hori babes ofizialeko 62 etxebizitzak osatzen dute eta salerosketa araubidekoak da. Etxebizitzen % 90ek 3 logela, garajea eta trastelekua ditu, azken biak lotuta.Etxebizitzak esleitzeko kanpaina 2008an egin zen eta esleipendun guztiak herriko erroldan sartuta daude.  Esleipendunen erdiak IPREM bider 1,5 eta 2,5 bitarteko diru-sarrerak dituzte (13.087 euro eta 21.812 euro artean pertsona baten kasuan). Etxebizitzen prezioei dagokienez, 97.250 euro balio du merkeenak (bi logelakoa) eta 175.800 garestienak (4 logelakoa). Etxebizitzak Iñaki Archancok eta Pablo Díazek diseinatu dituzte.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa