(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zizur Nagusiko Catalina de Foix eta Camino de Santiago ikastetxe publikoek pista estali berria estreinatu dute ostirala, 2011.eko martxoak 25


Hezkuntza Departamentuak 660.000 euro eman ditu eraikinak finantzatzeko


Ikastetxeko agintariak, gurasoak eta ikasleak

Zizur Nagusiko Catalina de Foix eta Camino de Santiago ikastetxe publikoetako agintari eta ordezkariak ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak estalkiak jarri ditu Zizur Nagusiko Catalina de Foix eta Camino de Santiago ikastetxe publikoetako kirol pistetan. Horiei esker euria egiten duen egunetan bi ikastetxeetako ikasleek kirola egin ahal izango dute.

Hezkuntza Departamentuak 660.000 euro inbertitu ditu estalkiak eraikitzeko. Pista bakoitzaren azalera estalia 1.125 metro koadro da. Pista horietan areto futbolera, eskubaloira eta minibasketera jolasean jardun daiteke.

Jarduera hori herriko ikastetxearen barrutia berriz urbanizatzeko plan orokorrean dago jasota. Barrutiak 25.827 metro koadro ditu eta aipatutako bi ikastetxeek, Erreniega ikastetxe publikoak eta 0 eta 3 urte artekoentzako haur eskolak partekatzen dute.

Eremua birmoldatzeko 2,4 milioi euro inbertitu dira guztira eta gaur eguerdian inauguratu dute Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak eta Pedro Huarte herriko alkateak. Zenbateko horretatik 1,8 milioi euro eman ditu udalak eta 660.000 euro Nafarroako Udalak.

Zehazki, argiteria publikoaren sarea, euri uren eta hondakin uren saneamendua, lorategia eta altzariak berritu dira. Horiez gain, transformazio zentro bat eraiki da, aipatu diren bi estalkiak egin dira eta haurren eskolan Catalina de Foix ikastetxean zegoen estalkia jarri dute. Gauzak horrela, barrutiko ikastetxe guztiek eremu estali bat dute (Erreniega ikastetxeak lehenagotik zeukan).

Honorato Martín Sánchez, S.L.P arkitektura estudioak egin eta zuzendu du obra. Pisten estalkiak Azysa eraikuntza enpresak egin ditu eta gainerako jarduerak Construcciones Ecay, S.L. enpresak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa