(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

50 milioi euro baimendu dira Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako laborategiko materiala eta ekipoak erosteko astelehena, 2011.eko martxoak 28


Esparru-hitzarmen batek arautuko du mota horretako materialen hornidura datozen 4 urteetan eta % 25 aurreztu ahal izango da


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari esparru-hitzarmena sinatzeko baimena eman dio. Hitzarmena Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako laborategi klinikoak behar diren erreaktiboz, materialez eta ekipoz hornitzeko kontratua izango da.

Esparru-hitzarmen horri esker, datozen lau urteetan mota horretako materiala erosi ahal izango da. Denboraldi horretarako kalkulatu den balioa 50.304.635 euro izango dira eta honela banatuko da:

2012. urtea: 12.000.000 euro

2013. urtea: 12.360.000 euro

2014. urtea: 12.730.800 euro

2015. urtea: 13.112.724 euro

Hauek dira hornidura hori izango duten Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak: Iruñeko eta Tafallako Laguntza Espezializatuko zentroak, Elcanoko Laguntza Espezializatuko zentroa, Tuterako eta Lizarrako Ospitaleak, Tutera eta Lizarrako Barrutietako osasun zentroak, Lehen mailako Arretako osasun zentroak eta Nafarroako Odol-Transfusio Zentroa.

Hitzarmenaren helburu nagusia osasun sistema babestu ahal izateko kostuei eustea da eta esparru hitzarmen horri esker osasun zentroak laborategiko materialaz hornituko dira Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategi guztietarako kontratu bakarra eginez.  Hori hala izanik, % 25 aurreztuko dela aurreikusi da, gaur egun osasun zentro guztien artean 16 milioi euro erabiltzen direlako mota horretako materiala erosteko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa