Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Esparru-hitzarmen batek arautuko du mota horretako materialen hornidura datozen 4 urteetan eta % 25 aurreztu ahal izango da
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari esparru-hitzarmena sinatzeko baimena eman dio. Hitzarmena Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako laborategi klinikoak behar diren erreaktiboz, materialez eta ekipoz hornitzeko kontratua izango da.
Esparru-hitzarmen horri esker, datozen lau urteetan mota horretako materiala erosi ahal izango da. Denboraldi horretarako kalkulatu den balioa 50.304.635 euro izango dira eta honela banatuko da:
2012. urtea: 12.000.000 euro
2013. urtea: 12.360.000 euro
2014. urtea: 12.730.800 euro
2015. urtea: 13.112.724 euro
Hauek dira hornidura hori izango duten Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroak: Iruñeko eta Tafallako Laguntza Espezializatuko zentroak, Elcanoko Laguntza Espezializatuko zentroa, Tuterako eta Lizarrako Ospitaleak, Tutera eta Lizarrako Barrutietako osasun zentroak, Lehen mailako Arretako osasun zentroak eta Nafarroako Odol-Transfusio Zentroa.
Hitzarmenaren helburu nagusia osasun sistema babestu ahal izateko kostuei eustea da eta esparru hitzarmen horri esker osasun zentroak laborategiko materialaz hornituko dira Nafarroako Osasun Zerbitzuko laborategi guztietarako kontratu bakarra eginez. Hori hala izanik, % 25 aurreztuko dela aurreikusi da, gaur egun osasun zentro guztien artean 16 milioi euro erabiltzen direlako mota horretako materiala erosteko.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen