(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak etxebizitza babestuen eskatzaileen errolda arautzen duen dekretua onetsi du astelehena, 2011.eko martxoak 28


Datorren astelehenean, apirilak 4, etxebizitza babestuak eskatzeko Internet bidez izena emateko eta aurrez aurre izena emateko hitzordua hartu ahal izago dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak etxebizitza babestuak eskatzen dituztenen errolda arautzen duen dekretua onetsi du gaurko bileran. Sistema horren bidez Foru Erkidegoan sustatzen diren etxebizitza babestu guztiak esleituko dira.  Une honetatik aurrera, saltzeko eta errentan emateko babes ofizialeko eta prezioa tasatuta duten etxebizitzak (sustatzaile publiko, VINSA, edo pribatuenak) errolda bakar horren arabera esleituko dira lau egun zehatz hauetan: ekainaren 1ean, irailaren 1ean, abenduaren 1ean eta martxoaren 1ean. Hori dela eta, Nafarroako etxebizitza babestu bat aukeratzeko modu bakarra erroldan izena ematea da. Errolda hori aplikatuta orain arte promozioak esleitzeko egiten ziren kanpaina publikoak kenduko dira.  Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datorren ostiralean, apirilak 1.
Babes ofizialeko etxebizitzak

Babes ofizialeko etxebizitzak ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak etxebizitza babestuak eskatzen dituztenen errolda arautzen duen dekretua onetsi du gaurko bileran. Sistema horren bidez Foru Erkidegoan sustatzen diren etxebizitza babestu guztiak esleituko dira.  Une honetatik aurrera, saltzeko eta errentan emateko babes ofizialeko eta prezioa tasatuta duten etxebizitzak (sustatzaile publiko, VINSA, edo pribatuenak) errolda bakar horren arabera esleituko dira lau egun zehatz hauetan: ekainaren 1ean, irailaren 1ean, abenduaren 1ean eta martxoaren 1ean. Hori dela eta, Nafarroako etxebizitza babestu bat aukeratzeko modu bakarra erroldan izena ematea da. Errolda hori aplikatuta orain arte promozioak esleitzeko egiten ziren kanpaina publikoak kenduko dira.  Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datorren ostiralean, apirilak 1.

Datorren apirilaren 4tik aurrera eskatzaileak errolda horretan izena ematen hasi ahal izango dira Interneteko webgune honetan: www.vivienda.navarra.es. Halaber, egun horretan 012 telefonora deituz, webgunean edo InfoNavarra bulegoetan (Iruñan Orreaga etorbidean, 11. zenbakian eta Tuteran Foruen Plazan, 5. eta 6. zenbakietan) aurrez aurre izena emateko hitzordua ere eskatu ahal izango da. Hitzordua eskatzen dutenek VINSAk Iruñan dituen bulegoetan (San Jorge etorbideko 8a, beheko solairua) edo Tuterako InfoNavarra bulegoan eman ahal izango dute izena.  Gogorarazi behar da izena emateko prozesua etengabe dagoela zabalik eta ez du amaiera eperik, hortaz, herritarrek egoki jotzen dutenean izena eman ahal izango dute.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak formulario baten zirriborroa prestatu du aurrez hitzordua eskatzen dutenentzat. Hala, eskatzaileek haien etxeetan izena eman aurretik lehentasuna duten aukerak ikusi, baloratu eta erabaki ahal izango dituzte. Formulario hori etxebizitzaren alorreko webgunetik behera kargatu edo VINSAren bulegoetan, InfoNavarraren bulegoetan eta Nafarroako Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoetan hartu ahal izango dute.

Erroldan izena eman ahal izango dute Foru Legeak etxebizitzak eskuratzeko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen dituztenek. Baldintzak, besteak beste, hauek dira: etxebizitzarik ez izatea jabetzan, Nafarroako erroldan sartuta egotea (benetako bizilekua hura izanik) eta 12.000 euro eta IPREM bider 4,5 arteko diru sarrerak izatea (39.262 euro pertsona bakarra izanez gero) BOEtarako eta 15.000 euro eta IPREM bider 6,5 arteko diru sarrerak (56.712 euro pertsona bakarra izanez gero) prezioa tasatuta duten etxebizitzetarako. Izena emateko NAN erakutsi (aurrez aurre denean) edo NAN elektronikoa (Internet bidez) erabili ahal izango da eta bakarka edo bikoteka egin ahal izango da; hala ere, pertsona berak eskaera bat bakarrik egin ahal izango du.

Etxebizitzak ekainaren 1ean esleituko dira sistema hau jarri denetik lehen aldiz, hortaz, ia bi hilabete geratzen dira oraindik izena emateko.

Izen ematea

Erroldan izena eman nahi duen edonork formulario bat bete beharko du. Formulario horretan izen-abizenak, sexua, jaiotza data, egoera zibila, bizilekua, errolda, telefonoa eta helbide elektronikoa (aukerakoa) idatzi beharko dira.

Ondoren, hauetakoren bat izanez gero eskatzaileak adierazi egingo du: familia ugaria (orokorra edo berezia), terrorismoaren biktima, desgaitua, azken bost urteetan etxebizitzaren baten jabea (hala izanez gero, beste bat eskatzeko arrazoia adierazi beharko du -txikiegi geratu delako, bikotea banandu delako, etab.-).

Sistema Ogasunari lotuta dago, hala, zergen inguruko datuak bilduko dira (diru-sarrerak) eta herritarrei lana erraztuko zaie, hau da, esleipenduna izanez gero bakarrik aurkeztu beharko ditu agiriak. Esleipendun izanez gero, e-mail edo telefono bidez eta iragarki taulan jarrita jakinaraziko zaio.

Beraz, izena emateko orduan ez du errentaren aitorpenik aurkeztu beharko.

Besteak beste, dekretuak erroldan izena ematean eskatzaileak aukeratu ahal izago dituen lehentasunak ezartzen ditu. Hauen artean aukeratu ahal izango du eskatzaileak:

-Etxebizitza erosi, errenta hartu edo errenta hartu erosteko aukera izanik (edo hiruak)

-Etxebizitza berria edo erabilitakoa (edo biak)

-Babes ofizialeko etxebizitza edo prezioa tasatuta duen etxebizitza (edo biak, lehentasunaren araberako hurrenkeran)

-Logela kopurua: Logela 1eko eta 4 logelakoen artean, bi lehentasun marka daitezke (2 eta 3 logelakoak, adibidez)

-Etxebizitzaren ingurua: gehienez ere 5 udalerri aukeratu eta lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko ditu; hala nahi izanez gero, Iruña eta Iruñerria udalerri bakar bat balira bezala jarri ahal izango dira. Eskualde edo Foru Erkidego osoko bost udalerri ere aukeratu ahal izango dira.

-Lehentasuna: logela kopuruaren edo etxebizitza motaren (BOE eta prezio tasatuta duten etxebizitzak) arabera

Azkenik, baremoan puntuagarriak diren gaien inguruko galderak erantzun beharko ditu: errentan edo gurasoekin bizi izanez gero, erroldatuta egondako urteak edo azken urteetan Nafarroan egindako aitorpenen kopurua.

Herritarrak erantzukizunpeko adierazpena sinatuko du eta zenbat puntu lortu duen jakingo du.

Oro har, hiritarrak bi urtean behin berritu beharko du eskaera, eta baremoan eragina duten egoera pertsonalari, familiako egoerari eta egoera ekonomikoaren inguruko aldaketak jakinarazi beharko ditu.

Errolda ezartzeko egutegia

-martxoak 28: Nafarroako Gobernuaren onespena

-apirilak 1: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

-apirilak 4: Internet bidez izena eman ahal izango da www.vivienda.navarra.es webgunean eta 012 telefonora deituz, Iruñako eta Tuterako InfoNavarraren bulegoetan eta www.vivienda.navarra.es webgunean hitzordua eskatu ahal izango da.

-apirilak 6: Aurrez aurre izena eman ahal izango da goizetan eta arratsaldetan Iruñako Vinsaren bulegoetan eta Tuterako InfoNavarra bulegoan (Foruen plazan).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa