(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeak deitu ditu astelehena, 2011.eko martxoak 28


Biak datorren maiatzaren 22an egingo dira, Estatu osoan egingo diren udal-hauteskundeekin batera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan onetsitako foru-dekretuen bidez, hatueskundeak deitu ditu Parlamenturako eta Nafarroako 348 kontzejuetarako. Hauteskundeak datorren maiatzaren 22an, igandean, egingo dira, Espainia osoan egingo diren udal-hauteskundeen (Nafarroan 272 udalerritan) egun berean. Udal-hauteskundeak deitzeko eskumena Gobernu zentralari dagokio. Foru-dekretuak bihar, martxoak 29n, jarriko dira indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzen direnean.

Nafarroako Parlamenturako hauteskudeak deitzen dituen foru-dekretuan hauteskunde-kanpainaren hasiera eta amaiera ere finkatu da. Kanpainak hamabost egun iraungo ditu, maiatzaren 6tik 21era. Parlamentua eratzeko ekitaldia ekainaren 15ean egingo da, goizeko 11:00etan.

Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak

Sanz Lehendakaria Nafarroako hauteskundeen foru-dekretua sinatzen Elena Torres Parlamentuko lehendakaria aurrean dagoela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan onetsitako foru-dekretuen bidez, hatueskundeak deitu ditu Parlamenturako eta

Nafarroako 348 kontzejuetarako . Hauteskundeak datorren maiatzaren 22an, igandean, egingo dira, Espainia osoan egingo diren udal-hauteskundeen (Nafarroan 272 udalerritan) egun berean. Udal-hauteskundeak deitzeko eskumena Gobernu zentralari dagokio. Foru-dekretuak bihar, martxoak 29n, jarriko dira indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzen direnean.

Nafarroako Parlamenturako hauteskudeak deitzen dituen foru-dekretuan hauteskunde-kanpainaren hasiera eta amaiera ere finkatu da. Kanpainak hamabost egun iraungo ditu, maiatzaren 6tik 21era. Parlamentua eratzeko ekitaldia ekainaren 15ean egingo da, goizeko 11:00etan.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak foru-dekretuak ekitaldi instituzional ospetsuan sinatu ditu, hurrengo hauek aurrean zeudela: Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Alberto Catalán Higueras, Juan Ramón Corpas Mauleón, María Isabel García Malo, Amelia Salanueva Murguialday eta José María Roig Aldasoro Gobernuko kontseilariak.

Sanz Lehendakariak hitzaldian esan duenez, "une honetan bi sentimenduk bat egiten dute: bata poztasuna eta bestea ilusioa dira. Poztasuna sentitzen dugu, 2007an egindako aurreko hauteskundeetatik atera zen gobernuaren agintaldia amaitzear dagoelako, eta aldi honetan arazo handiekin inguratuta lan egin dugulako, baina Nafarroaren orainaldirako eta etorkizunerako helburu garrantzitsuak erdietsiz. Krisi ekonomikoak gogor astindu ditu munduko txoko gehienak eta administrazio publiko guztiek neurri zorrotzak eta eragin handikoak hartu behar izan dituzte. Langabeziaren gorakada aldi honetako ardura nagusia izan da, eta gorakada horri irtenbidea aurkitzea, guztiek lortu nahi izan dugun xedea. Inguruabar horietan, Nafarroan bizkor eta erantzukizunez jokatu dugu, akordio garrantzitsuak lortu ditugu indar politikoen artean, alderdien eta sindikatuen artean, eta horiei esker etorkizun hobea erdiesteko bidea planifikatu ahal izan dugu. Bestalde, ilusio sentimendua ere badugu, berriro ere, normaltasun instituzionala nagusi dela, herritarren iritzi subiranoa deitzen dugulako, horixe baita erakundeen jarduerari oinarria eta legezkotasun demokratikoa ematen diona".

Parlamenturako hauteskundeak

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legearen bidez arautzen dira. Barruti bakarrean berrogeita hamar parlamentari hautatzen dira. Parlamentariak zerrenda itxi eta blokeatuetan aurkezten dira, eta aulkiak herritarren botoen arabera banatzen dira, D’Hont legeak zuzendutako sistema proportzionalaren arabera. Parlamentuak lehendakaria eta erakundea datozen lau urteetan gobernatuko duen mahaia hautatzen ditu. Eratze ekitaldia ekainaren 15ean egingo da. Data horretatik aurrera, Nafarroako Lehendakaria aurkezteko eta, hala denean, hautatzeko prozedura hasiko da.

Onetsitako foru-dekretuan, hauteskundeetako agirien ereduak ezarri dira: bozketa-txartelak, hauteskunde-mahaien aktak, ordezkarien kredentzialak eta alderdien eta hautesle taldeen hautagaitzen aurkezpena.

Kontzejuetarako hauteskundeak

348 kontzejuetarako hauteskundeen foru-dekretuan kideak hautatzeko sistema eta hauteskundeetan erabili behar diren

txartelen, gutunazalen eta inprimakien eredua ezarri dira.

Hauteskunde hauetan, postu hauek beteko dira:

- 50 herritar baino gutxiago izateagatik kontzeju irekiaren araubidea izan behar duten kontzejuetako lehendakariak (160).

- 50 herritar edo gehiago izateagatik lehendakariak eta lau kidek osatutako batzorde baten bidez arautu eta administratu behar diren kontzejuetako batzordeen lehendakariak eta kideak (188 kontzeju).

Era berean, kontzejuen zerrenda onetsi da, alfabetoaren ordenean, udalerrietan bilduta, kasuan kasuko herritar kopurua adieraziz eta kontzeju bakoitzean kontzeju irekiko lehendakaria edo batzordeko lehendakaria eta kideak hautatu behar diren zehaztuz.

Kontzejuetarako hauteskundeetan, besteak beste, hurrengo hauek ezarri dira: araubide irekiko kontzejuen lehendakari izateko bozketa-txartelen ereduak; bozketa-txartela batzordeko lehendakaria eta kideak hautatzeko; bozketa-txartela kontzejuko lehendakariak hautatzeko, kontzeju irekiaren araubidean, aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleen kasuan, eta bozketa-txartela batzordeko lehendakaria eta kideak hautatzeko aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleen kasuan. Agiri horien guztien kolorea urdin argia izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente Sanz
Elecciones al Parlamento. Documentación.
Elecciones a los concejos. Documentación
Listado de localidades donde se celebran elecciones concejiles
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa