(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erregina berorren gorentasuna Reina Sofía ospitaleko ordezkaritza batekin bildu da astelehena, 2011.eko martxoak 28


Kutz kontseilariak Sofía erreginak 1986an inauguratutako zentroaren jarduera biltzen duen txosten bat eman dio


Sofía erregina, Tuterako ospitaleko ordezkaritzarekin ( irudia handitu )

Erregina berorren gorentasunak Reina Sofía ospitaleko ordezkaritza bati harrera egin dio gaur arratsaldean. Erreginak 1986ko otsailaren 20an inauguratu zuen osasun-zentroa. Orduko hura Errege Etxeko kide batek Nafarroara egindako lehenengo bisita instituzionala izan zen. María Kutz Osasun kontseilaria ordezkaritzaren buru izan da eta Erreginari ospitaleko historia eta 25 urte hauetako jarduera biltzen dituen txostena eman dio, baita inaugurazio-ekitaldiko zenbait irudi ere.

Kutz kontseilariaz gain, Erregina berorren gorentasunarekin bildu dira Isabel Martín Osasun zuzendari nagusia, Miguel Ángel Gil Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria, eta langileen ordezkari hauek: María del Coro Alonso (erizaintza), Luis Fernando Pérez (zerbitzu orokorrak), Ana Beamonte (osasun arlokoak ez diren langileak), Mariano Hernández (Barrutiko Lehen mailako Arreta), Patrocinio Chueca, José Javier Catalán (medikuak) eta Enrique Martín de Marco (Emakumea Artatzeko Arloa).

Tuterako Reina Sofía ospitaleak Tuterako eta eskualdeko 21 herritako 97.527 biztanleri osasun-laguntza eskaintzen die. 657 langile ditu, eta 133 mediku eta 19 mediku egoiliar. Gaur egun 161 ospitaleratze-ohe ditu, eta horiei beste 20 gehitu behar zaizkie zerbitzu hori etxean eskaintzeko. 2010ean 53.979 larrialdi artatu zituen eta 8.463 ospitaleratze egin ziren, eta batez besteko egonaldia 5 egunekoa izan zen. Azken hamarkadan, Reina Sofía ospitalearen jarduerak gora egin du nabarmen, zerbitzu berriak abian jarri baitira, hala nola Unitate Onkologikoa (2002), Etxeko Ospitaleratze Zerbitzua (2006), eta gaixo akutuen Ospitaleratze Psikiatrikoaren Unitatea (2008).

25 urte hauetan, ospitalean 18.323 haur jaio dira eta 3.000 pertsonak baino gehiagok lan egin dute, hala nola medikuek, erizaintzako langileek, teknikariek, laguntzaileek, zaindariek eta administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileek.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa