(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2011ko hitzarmena sinatu dute asteartea, 2011.eko martxoak 29


Foru Gobernuak 149.000 euro bideratuko ditu Akademiak euskarari lotuta Nafarroan garatzen dituen jarduerak finantzatzeko


Euskaltzaindia

Andres Urrutia eta Xabier Azanza, hitzarmenaren sinatzaileak ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen artean 2011ko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena Xabier Azanza Arbizu Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak eta Andrés Urrutia Badiola Euskaltzaindiko lehendakariak sinatu dute.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 149.000 euro bideratuko ditu Akademiak euskarari lotuta Foru Komunitatean garatuko dituen jarduerak finantzatzeko, zehatz esanda, urteroko lan programan aurkeztutako jardun zehatzak, baita erakundeko jarduera orokorrak ere.

Hona hemen hitzarmen horren barruan 2010ean egindako lanak:

- Mendaur bildumaren barruan zortzigarren zenbakia argitaratu da, Sakanako Euskara. Burundako hizkera izenburupean. Lanaren egilea Koldo Zuazo da. Bederatzigarren zenbakia prestatzen hasi dira, Perpetua Saraguetari buruz. Lana Andrés Iñigok egingo du. Bederatzigarren alea aurten argitaratuko da.

- Terminologia juridiko administratiboari buruzko jardunaldiak euskaraz (martxoan egin dira). Hitzaldi gehienak Euskarabidearen web orrian daude.

- Euskararen corpus onomastikoari buruzko lanak.

- Nafarroako euskararen material grafikoei buruzko katalogazio, eskuratze eta ikerketa lanak: Elkartasuna aldizkariko testuak digitalizatzea. Bestalde, Euskaltzaindiak funts bibliografikoen katalogazio datuak eman ditu, eta Nafarroako Euskararen Liburutegiak horietara sarbidea izango du.

Iaz egin eta aurten jarraipena izango duten eginkizunez gain, 2011ko ekitaldi honetan lan hauek aurreikusi dira:

- Euskaldunon Egunkariak argitaratutako Nafarkaria gehigarriaren digitalizazioa.

- Lizarraga Elkanokoa proiektua abian jartzea. Proiektu honen bidez Joakin Lizarragaren literatura-ekoizpeneko lexikoa aztertu nahi da.

Hitzarmena betetzea bermatzeko organo parekideak bi dira: jarraipen batzordea (zuzendaria) eta lanerako batzorde teknikoa.

Nafarroako Gobernua Akademiarekin lankidetzan ari da 1919. urtetik, Nafarroako Foru Diputazioa sortzaileetako bat izan zen eta. 2002tik, bi erakundeek bi aldeko hitzarmenak sinatzen dituzte Euskaltzaindiak Foru Komunitateko euskarari lotuta egiten dituen jardueren finantzaketa publikoa ahalbidetzeko.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa