(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doktorego tesia aurkeztu dute kolpatutako ibilgailuetako bidaiarien arrisku faktoreei buruz asteartea, 2011.eko martxoak 29


Tesiaren egilea, Diego Reyero, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuko medikua da


Belzunegui eta Reyero medikuak, istripuetako biktimen arrisku faktoreei buruzko tesia zuzendu eta idatzi dutenak, hurrenez hurren ( irudia handitu )

Gaur goizean aurkeztu dute Iruñan Diego Reyero, Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuko medikuaren doktore tesia. Hauxe dio tesiaren izenburuak gaztelaniaz: "Zinematika, trafiko istripuetan ibilgailuetako bidaiarien banakako arrisku faktorea". Lana Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakurri zuten pasa den martxoaren 15ean eta Tomás Belzunegui Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi Zerbitzuko mediku eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartuak zuzendu du. Ekitaldian Francisco Javier Sesma Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi Zerbitzuko buruak ere parte hartu du.

Ikerketa lanak trafiko istripuetako biktimei arreta emateko unean sortzen diren galdera hauek ditu oinarri, besteak beste: ibilgailu bereko bidaiarien zaurien arteko aldea edo lesio anatomiko zein fisiologikorik ez duten istripu bateko biktimek, azkenean, izaten dituzten bizitza arriskuan jartzeko moduko lesioen arrazoia.  Galdera horiei erantzuteko 2001 eta 2002 artean Nafarroan trafiko istripuetan izan ziren ibilgailuetako 651 bidaiari aztertu zituen. Istripu horietan, bat gutxienez, larri zauritu zen edo hil egin zen.

Emaitzarik esanguratsuena egileak "Egituraren Itxuragabetasunaren Indizea" esaten dion adierazlea sortzea izan da. Adierazle horrek istripuen larritasuna aurreikusteko balio du, hainbat parametro biltzen ditu eta istripua gertazten den lekura hurbiltzen diren lehen esku-hartzaileek jaso ditzakete. Aldagai hori hainbat faktoreren araberako puntuak batuz lortzen da: Kolpatu denaren posizioaren eta ibilgailuaren inpaktu nagusiaren gunearen korrelazioa, bidaiari-lekuan ezer sartu den ala ez, ibilgailuaren sabaia behera etorri den ala ez, aurreko bidaiarientzako taula nola itxuragabetu den, bolantea nola desitxuratu den, baita aurreko bidaiarientzako ere.

Adierazle hori aplikatzeko aukera dago, horregatik, Nafarroako Osasun Zerbitzuko kideek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientziak eta Automatika eta Konputazio sailetako ikertzaileek ikerketa talde bat eratu dute. Talde hori, gaur egun, istripura hurbiltzen diren lehenengoek (atestatuak) Egituraren Itxuragabetasunaren Indizea berehala kalkulatzeko eta lortzen duten indizea SOS Nafarroa Koordinazio Zentrora (112) bidaltzeko aukera ematen duen aplikazio informatikoa diseinatzen ari da. Istripua gertatzen den lekura hurbiltzen diren lehenengoek koordinazio zentroei, trauma behar bezala kudeatzeko, eman beharreko datu objektibo gisa erabiliko dute eta osasun taldeei pazienteen lesio larriak baztertzeko.  Ikerketa taldeak Foruzaingoaren, SOS Nafarroaren, Auzitegiko Institutu Anatomikoa eta Guardia Zibilaren laguntza ere izango du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa