(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 4,1 milioi bideratu ditu Urdiain-Altsasu poligonoa urbanizatzeko asteazkena, 2011.eko martxoak 30


Lehenengo fasean 169.345 m2 okupatuko dira, eta horri esker, eskualdera enpresa berriak iritsiko dira


Nafarroako Gobernuak, Nasuinsa sozietate publikoaren bidez, 4,1 milioi euro bideratu ditu Urdiain-Altsasu poligonoko urbanizazio-lanak hasteko. Industria-inguruko proiektua Urdiain udal barrutian hasiko da garatzen, lehenengo fasea gauzatuta, 169.345 m2-ko azaleran. Urdiain-Altsasu poligonoa lehentasunezko jarduna da Foru Komunitatean azpiegitura publikoak bultzatzeko Nafarroa 2012 Planaren barruan, eta horri esker, Sakanan eskualde-esparruko jarduera ekonomikoen inguru berria sortuko da.

Aurretik ere iragarrita zegoen moduan, Urdiain-Altsasu poligonoa faseka eraikiko da eta poligonoa gauzatzeko lanak egon dagoen industria-lurzoruaren eskaerara egokituko dira, enpresa-proiektu berriei albait ondoen erantzuteko. Modu horretan, lizitazioan atera den lehenengo fasearen urbanizazioak 169.345 m2-ko azalera hartzen du, hau da, Urdiain inguruan kokatutako poligonoaren azaleraren %26. Lehenengo fase honetan, industria-lursailen 90.924 m2 eskuragarri daude. Poligonoaren urbanizazioaren lehenengo fasean neurri desberdinetako lursailak planteatu dira, enpresa txikiak, ertainak eta handiak hartu ahal izateko.

Lizitazio eta esleitze fasea osatu ondoren, lanak gauzatzeko hasierako epea 10 hilekoa izango da. Lizitazio-prozesua joan den astelehenean hasi zen, eta interesa duten lan publikoen enpresentzat eskaintzak aurkezteko epea irekita dago, datorren apirilaren 15era arte. Nasuinsak esleituko duen proiektuaren barruan, lurrak mugitu, drainatzea, zoruak eta zoladurak, saneamendua eta hornikuntza, hornikuntza elektrikoa, argiteria, telefonoa eta telekomunikazioak, seinaleak eta balizak jarriko dira. Urdiain-Altsasu Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak 2008tik industria-lurzorua sustatzeko egingo duen lanik garrantzitsuena da. Horrekin batera, Nasuinsak milioi 1 euroren truke Lodosako industria-poligonoaren lehenengo fasearen urbanizazioa lizitazioan atera du.

 

Gainera, Urdiain-Altsasu Foru Gobrnuak Sakana ingururako planifikatutako lurzoru publikoaren zurkidurarik handiena da. Industria-inguruak 938.689 metro koadroko azalera osoa du, eta ondo bereizitako bi inguru izango ditu, bakoitza Burunda ibaiaren alde bakoitzean eta udal barruti desberdinetan. Sakanan, gaur egungo beharrizan nagusietakoa industria-lurzoru antolatu eta urbanizatua da, inguru hori gaur egungo krisi ekonomikoak gogor astindu baitu.

Nafarroako Gobernuarentzat oso interesgarria da Urdiain-Altsasu poligonoa garatzea inguruko enpresa-ehuna berritu eta modernizatzeko, inbertsio berriak erakartzeko eta lanpostuen sorrera bultzatzeko.

Jarduera ekonomikoen inguruko proiektu berriak bi sektore independente ditu, bi inguruekin bat datozenak: S-1 sektoreak, 647.139 metro koadrokoak, Urdiain udal barrutian, jarduera ekonomikoen ohiko poligonoaren egitura du, eta partzelazioa malgua da; horri esker, enpresa txiki eta ertainak bertan ezarri ahal izango dira; S-2 sektorea, 290.558 metro koadrokoa, Altsasu udal barrutian, azalera handiko lursailetarako pentsatuta dago eta lursail handi bat eraikitzeko aukera dago trenbideko merkantzien garraiorako sarbidearekin. Azken horretarako oraindik ez da hirigintza-garapen xehatua egin, eta horretarako eskuduna Altsasuko Udala da. Nafarroako Gobernuak duela gutxi Altsasuri dagokion poligonoaren atalean azterlan bat egitea baimendu du, urbanizazioaren garapena baldintzatu dezakeen aurri arkeologikorik dagoen zehazteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Plano del polígono
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa