(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dietan fruta, barazki, oliba-olio eta arrain ugari hartzeak babes-efektua izan dezake koloneko eta ondesteko minbiziaren aurrean asteazkena, 2011.eko martxoak 30


Ikerketa batzuen arabera, kasuen %30 eta %40 bitartean dietarekin, pisuaren kontrolarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako neurrien bidez prebenitu daiteke


Patricia Alfonso, Jesús Mª Urman, Marisol Aranguren, Jesús García Foncillas eta Ana Guerra. ( irudia handitu )

Koloneko eta ondesteko minbizia dietarekin lotu dute, eta ikerketa batzuen arabera, fruta, barazki, oliba-olio eta arrain ugari eta haragi, animalien koipe eta esneki gutxi hartzeak babes-efektua izan dezake mota horretako tumoreen aurrean. Hala jakinarazi dute gaur Osasun Publikoaren Institutuaren egoitzan (OPI) egindako informazio-ekitaldian. Bertan koloneko eta ondesteko tumoreen intzidentziaren azterketan eta prenbentzioan espezialista direnek parte hartu dute. Hain zuzen ere, bihar, martxoak 31, koloneko eta ondesteko minbiziaren aurkako Europako Eguna ospatuko da.

Marisol Aranguren OPIko zuzendariak patologia horiek Nafarroan duten intzidentziaren

zifrak eman ditu, baita patologia horiek prebenitzeko jarraibideak ere. Jesús García-Foncillas ‘Koloneko minbiziaren prebentziorako aliantzaren’ Nafarroako koordinatzaileak entitate hori zer den azaldu du, herritarrei, medikuntzako profesionalei eta autonomia-erkidegoetako osasun-agintariei prebentziorako neurriak hartzea beharrezkoa dela kontzientziatzeko sortu baitzen. Horrez gain, Patricia Alfonsok, Jesús Mª Urmanek eta Ana Guerra NOGeko Digestio Aparatuko espezialistak parte hartu dute.

Koloneko eta ondesteko tumoreen intzidentzia Nafarroan

Herrialde garatuetako minbiziak dira. Gizonen artean hirugarren lekua dute, prostatako eta biriketako minbiziaren ostean, eta emakumeen artean bigarren lekua dute, titietako minbiziaren ostean.

Nafarroan, 2003-2006 aldian, gizonezkoen artean urtean batez beste koloneko eta ondesteko minbizien 249 kasu erregistratu ziren (minbizi kasu guztien %15,2), eta emakumeen artean 162 kasu (tumore kasu guztien %14,2); gizonezkoen kasuan, intzidentzia-arriskua emakumeen kasuan baino 1,9 aldiz handiagoa da.

Adinaren arabera, tasa espezifikoak batez ere 50 urtetik gora handitzen dira. Adin horretan gorakada nabarmena gertatzen da kolonaren zein ondestearen kasuan. Oro har, koloneko eta ondesteko minbizien %70 65 urtetik gorako pertsonen kasuan diagnostikatzen dira.

Heriotza-tasari dagokionez, gizonezkoen kasuan bigarren handiena da, biriketako minbiziaren ostean, eta emakumeen artean ohikoena da. Nafarroan, 2008-2009 aldian urtean 110 gizonezko eta 91 emakumezko hil ziren koloneko eta ondesteko minbiziaren eraginez. Horrek esan nahi du 100.000 biztanleko 14,2 eta 8,6 heriotza gertatu zirela.

Biziraupenari buruzko datuak Nafarroan 1995-99 aldian koloneko eta ondesteko minbizia diagnostikatu zitzaien eta 2004. urtera arte jarraipena egin zitzaien pazienteei dagozkie. Minbizi mota hori diagnostikatuta zuten pazienteen biziraupen erlatiboa 5 urte igaro ondoren %54koa da gizonen kasuan eta %57 emakumeen kasuan. Paziente gazteen kasuan, biziraupena handiagoa da. Espainiako beste eskualde batzuetako eta Europako beste herrialde batzuetako biziraupen-datuekin konparatuta, Nafarroa tartean dago gizonen kasuan koloneko minbiziari zein ondesteko minbiziari dagokienez, eta kokapen hobea du emakumeen kasuan, batez ere ondesteko minbiziari dagokionez.

Dietaren garrantzia koloneko eta ondesteko minbiziaren prebentzioan

Gaur egungo nabaritasun zientifikoaren arabera, minbiziaren intzidentziaren %30 eta %40 bitartean dietari, pisuaren kontrolari eta ariketa fisikoari lotutako neurriekin prebenitu daiteke. Modu horretan, ohitura osasuntsuak hartzea gomendatzen da, batez ere elikadurari lotuta: dieta mediterraneoa zuntz, barazki eta esneki ugari hartuta eta haragi gorri gehiegi hartu gabe, tabakoa, alkoholaren kontsumoa eta obesitatea saihestea, sabelaren perimetroa zaintzea (gizonen kasuan ez da 102 cm baino handiagoa izan behar, eta emakumeen kasuan, 88 cm baino handiagoa), eta ariketa fisikoa modu moderatuan egitea.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa