(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bi irakaslek Hezkuntza Ministerioko Hezkuntza Teknologien Institutuaren saria jaso dute osteguna, 2011.eko martxoak 31


José Javier Baile Burlatako Ibaialde BHIko irakasleak eta Juan Francisco Peñas Ablitasko San Babil ikastetxe publikoko irakasleak Europako ikastetxeekin batera egindako proiektuak aurkeztu zituzten


Sarituak

José Javier Baile (1. ilaran, ezkerretik hasita lehenengoa) eta Juan Francisco Peñas (2. ilaran, eskuinetik hasita lehenengoa) Rosa Peñalver eta Antonio Pérezekin (erdian) ( irudia handitu )

Burlatako Ibaialde BHIko José Javier Baile eta Ablitasko San Babil HLHIPko irakasle nafarrek Hezkuntza Teknologien Institutuaren "eTwinning" programaren hamar sarietatik bana jaso zuten atzo. Hezkuntza Teknologien Institutua Hezkuntza Ministerioari atxikitako organismoa da. Ekitaldia Madrilen egin zen, HTIren egoitzan, eta haren buru izan ziren Rosa Peñalver Ministerioko  Ebaluazio eta Lankidetza Lurraldekoiaren zuzendari nagusia, Antonio Pérez HTIren zuzendaria eta Carlos Medina Espainiako eTwinning Babeserako Zerbitzuaren zuzendaria.

Guztira aurkeztu ziren 65 proiektuen artean aukeratu ziren sarituek diploma eta opari bana jaso zuten. Horiez gain, sari nagusia ere jaso zuten, hau da, urteroko eTwinning konferentziara joateko aukera. Aurten Budapesten izango da martxoaren 31tik apirilaren 2ra eta, han, saritu diren irakasleek EBko beste herrialde batzuetako irakasleekin esperientziak trukatzeko aukera izango dute.

eTwinning ekintza 2005ean jarri zen abian eta Etengabeko Ikaskuntzako Europako Programaren parte da, Comenius azpiprogramak laguntzeko neurri gisa ezarri zuena. Ekintzak Europar Batasuneko hezkuntza zentroetako irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza eta anaitze birtuala (online) sustatzen du.

Saritu diren proiektuak

• Burlatako Ibaialde BHIko José Javier Baile Torrea aukeratu zuten Publiczne Gimnazjum im. Orła Białego w Jabłonnie (Polonia) ikastetxearekin egindako "So Far, So Near" proiektuagatik. Proiektu horretan bi ikastetxeetako ikasleek batera lan egiten dute dituzten jakintza orokorrak zabaltzeko eta atzerriko hizkuntzetan eta IKTetan dituzten trebetasunak hobetzeko. Hurbilekoenari jartzen diote arreta (ikasgela, lagunak, familia, AE eta herrialdea, ohiturak eta kultura) baina urrunekoa ahaztu gabe (ikastetxe eta herrialde elkartuari loturiko guztia). Helburua zera da, ikasleak ohartaraztea distantzia ez dela batera lan egitea eragozteko arazoa.

• Juan Francisco Peñas Viso Ablitasko San Babil HLHIPko irakaslea saritu zuten Bradley C. E. Primary School (Erresuma Batua) eta Zespól Szkolno -- Przdeszkolny Nr 6 w Zorach de Zory (Polonia) ikastetxeekin egindako "Comicnication" proiektuagatik. Proiektu horretan ikastetxeetako partaideek haien bizitzetako alderdiak, zaletasunak, gogetak, iritziak eta gainerakoei erakustea interesgarria den guztia komunikatzen dute komikiak eginez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa