(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua eta ONCE elkarlanean arituko dira braille sistemaren bidez botoa eman ahal izateko aukera hedatzeko osteguna, 2011.eko martxoak 31


Foru Gobernuak informatzeko doako telefono zenbakia jarriko du martxan: 900 103 124


Caballero presidenteordea eta ONCEko ordezkaria, Matilde Gómez, botoa braille sistema bidez emateko hitzarmena sinatu ondoren ( irudia handitu )

Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballerok, eta Nafarroako ONCEko ordezkariak, Matilde Gómezek, hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian ikusmen urrituek Braille sistema bidez botoa eman ahal izan dezaten, baita aukera hori ezagutzera emateko ere. Hala, nahi duen orok hala bozkatu ahal izango du Nafarroako Parlamenturako datozen hauteskundeetan. Aukera horrek segurtasuna, irisgarritasuna, konfidentzialtasuna eta fidagarritasuna bermatuko ditu.

Lankidetza hitzarmen hori dela eta, Gobernuak 900 103 124 doako telefonoa jarriko du martxan braille sistemaren bidez bozkatzeko aukeraren inguruko informazioa emateko. Gainera, Hauteskunde Batzordearen bitartez, informazioa eta telefono zenbakia hedabideei emango dizkie eta www.navarra.es webgunean argitaratuko dituzte.

Bestalde, ONCEk konpromisoa hartu du bere bazkideei botoa eman ahal izateko baldintzak jakinarazteko: nola eska dezaketen, zertan datzan eta informatzeko 900 103 124 telefonoa jarri dutela eta telefono horren erabilera zein den. 

Braille sistemaren bidez botoa eman ahal izatea

Ikusmen urrituei bozkatzeko eskubidea baliatzeko aukera ematen dien boto prozedura da. Prozedura hori Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan bakarrik erabili ahal izango da eta irakurtzeko eta idazteko braille sistema ezagutzen duten eta ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten edo Espainiako Itsuen Erakundeko kideak diren ikusmen urritu guztiek eska dezakete.

Aipatu diren baldintzak betetzen dituzten eta bozkatzeko sistema hori erabili nahi duten hautesleek hauteskundeen deialdia egiten denetik zenbatzen hasita 27 eguneko epean jakinarazi beharko dute hala bozkatu nahi dutela Nafarroako Gobernuko Hauteskunde Bulegoan 900 103124 telefonora deituz; telefono zenbaki horretara deitzean izen-abizenak, bizitokia, NAN eta harremanetarako telefonoa eman beharko dituzte.

Sistemak honela funtzionatzen du: boto txartel normalizatuak eta braille sisteman dauden agiri espezifikoak erabiltzen dira. Horren bidez, ikusmen urrituek nahi duten aukera identifika dezakete. Agiri horiek guztiak hauteskunde mahaian egongo dira eskuragarri. Hauek dira agiri espezifikoak: gutun azal bat, egingo diren hauteskundeak eta eguna adieraziko dituena tintaz eta braillez idatzita, eta agirien erabilerari buruzko argibideak ere izango ditu braillez; bozkatzeko gutun azal normalizatu bat eta hautagaitza bakoitzeko gutun azal bat braillez etiketatuta eta tintaz idatzita eta horrekin batera etiketari dagokion hautagaitzaren boto txartel normalizatua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa