(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia Administrazioak espediente eta jakinarazpen judizialak eskuratu ahal izateko Internet bidezko sistema bat ezarri du osteguna, 2011.eko martxoak 31


Abokatu eta prokuradoreentzako da batez ere eta apirilaren 5ean jarriko da abian Probintzia Auzitegian


Alfredo Irujo, Juan Manuel Fernández, Caballero presidenteordea eta Jesús de Lama lankidetza prokoloa sinatzen ( irudia handitu )

Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballerok, Nafarroako Justizia Auzitegia Nagusiko presidenteak, Juan Manuel Fernándezek eta Iruñeko abokatuen eta prokuradoreen elkargoetako dekanoek, Alfredo Irujok eta Jesús de Lamak, hurrenez hurren, hitzarmen protokoloa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez Nafarroako epaitegi eta auzitegietan Internet bidez idazkiak eta agiriak aurkezteko, kopiak lekualdatzeko eta jakinarazpenak bidaltzeko sistema ezarriko da.

Hitzarmenaren helburu nagusia webgune espezifiko bat egitea da. Webgune horrek hau egiteko aukera emango du: organo judizialek Justiziako profesionalei jakinarazpenak Internet bidez bidaltzea, eta profesional horiek, sisteman ziurtagiri digital baten bidez identifikatu ondoren, tratatu beharreko espediente judizialak eskuratu ahal izatea, organo horientzako idazkiak Internet bidez aurkeztea eta Justiziako profesionalek beren epaiketa egunak jasota dituzten agenda Internet bidez ikustea.

Sinatutako protokoloak dioenaren arabera, hitzarmena izenpetu duten instituzioek hitz eman dute beren eskumenak baliatuz, ahalik arinen, bitarteko elektronikoen bidez jakinarazpen judizialak zein idazkiak aurkezteko eta onartzeko eta organo judizial guztietan Nafarroako Foru Erkidegoaren jurisdikzioko kopiak lekualdatzeko sistema ezartzeko ekintzak burutuko dituztela.

Sistema pixkanaka ezarriko da Erkidegoko organo judizialetan eta datorren apirilaren 5ean jarriko da abian Nafarroako Probintzia Auzitegian.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Justizia eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritza Nagusien bidez, tresna teknologikoak behar bezala erabiltzeko eta maneiatzeko behar den prestakuntza eskainiko du justiziako profesionalek maiz erabil ditzaten.

Justizia Auzitegi Nagusiak, horrez gain, Nafarroako organo judizialei tresna horien erabilera errazteko eta erakusteko egin beharreko ekintzak burutzeko konpromisoa hartu du. Hala, jakinarazpen elektronikoak ezartzeko eta erabiltzeko eta idazkiak Internet bidez aurkezteko beharrezko tresna juridikoak sustatzen ditu.

Bestalde, Iruñeko Abokatuen Elkargoak eta Nafarroako Prokuradoreen Elkargoak hitz eman dute beren elkargokideen artean Justizia Administrazioarekin harremanetan jartzeko sistema teknologikoak eta tresna elektronikoak sustatu eta zabalduko dituztela. Horren helburua tresna horiek ahalik azkarren eta modu eraginkorrenean ezartzea lortzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Presentación del portal de servicios para profesionales de la Administración de Justicia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa