(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martxoan 561 langabe gutxiago egon dira Nafarroan astelehena, 2011.eko apirilak 4


Langabeziak Espainian izandako bigarren beherakadarik handiena da


Transcripción textual del video

2011ko martxoaren amaieran, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 561 pertsona gutxiago zeuden erregistratuta aurreko hilabetearekin alderatuz gero. 45.305 langabe zeuden erregistratuta guztira. Balio erlatiboetan, beherakada %-1,22koa izan da.

Nafarroan ez bezala, langabeziak gora egin zuen Espainian, 34.406 langabe gehiago baitzeuden (%0,80). Langabeziak lau autonomia-erkidegotan soilik egin zuen behera: Balearrak, 1.535 (%-1,71); Nafarroa, 561 (%-1,22), Gaztela eta Leon, 1.420 (%-0,69) eta Asturias, 332 (%-0,38). Langabeziak gorakadarik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izan zuen, hain zuzen ere, 6.095 langabe gehiago baitzeuden (%4,19).


 

Langilea

Langilea.

2011ko martxoaren amaieran, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 561 pertsona gutxiago zeuden erregistratuta aurreko hilabetearekin alderatuz gero. 45.305 langabe zeuden erregistratuta guztira. Balio erlatiboetan, beherakada %-1,22koa izan da.

Nafarroan ez bezala, langabeziak gora egin zuen Espainian, 34.406 langabe gehiago baitzeuden (%0,80). Langabeziak lau autonomia-erkidegotan soilik egin zuen behera: Balearrak, 1.535 (%-1,71); Nafarroa, 561 (%-1,22), Gaztela eta Leon, 1.420 (%-0,69) eta Asturias, 332 (%-0,38). Langabeziak gorakadarik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan izan zuen, hain zuzen ere, 6.095 langabe gehiago baitzeuden (%4,19).

José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariaren esanetan, datu horiei erreparatuz esan daiteke Nafarroa berriro ere langabeziaren beherakadaren bide positiboan murgildu dela, "Foru Komunitatearentzat udazkena eta urtearen hasiera aldi oso zailak izaten baitira".

Langabeziak joan den martxoan izan zuen portaerarik onena krisiaren hasieratik. 2009ko martxoan, 932 langabe gehiago egon ziren (%2,49), eta 2010eko martxoan ia-ia egonkor egon zen, 17 langabe gutxiagorekin (%-0,04).

Sexuei erreparatuz, 23.518 langabe emakumeak dira, %-0,76ko beherakadarekin, eta 21.787 gizonak, %-1,72ko beherakadarekin, aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Adin-taldeen arabera, 5.398 langabe 25 urtetik beherakoak dira, %0,24ko gorakadarekin, eta 39.907 langabe 25 urtetik gorakoak, %-1,42ko beherakadarekin, aurreko hilabetearekin alderatuz gero.

Eskualdeen arabera, langabeziak behera egin du lan-agentzia gehienetan, batez ere Altsasun (%-3,88), Agoitzen (%-2,77), Lizarran (%-2,98), Iruñean (%-2,09), eta Donezteben (%-1,40). Hala ere, langabeziak gora egin du Tafallan (%1,96), Tuteran (%1,29) eta Lodosan (%0,24).

Ekoizpen-sektoreetan, lanbabeziak behera egin zuen zerbitzuen sektorean (452 langabe gutxiago, %-1,65), industrian (189 langabe gutxiago, %-2,32) eta eraikuntzan (167 langabe gutxiago, %-2,70); hala ere, langabeziak gora egin zuen nekazaritzan (102 langabe gutxiago, %6). Aurretik lanik ez zuten pertsonen kolektiboan 102 langabe gehiago egon ziren.

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreen arabera, langabeziak behera egin du batez ere hauetan: eraikinak eraikitzea, eraikuntza espezializatuko jarduerak, motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa eta kirol-, aisia- eta entretenimendu-jarduerak. Langabeziak gora egin du azpisektore hauetan: aurretik lanik ez zutenak, nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekin lotutako zerbitzuak, lurreko eta hodien bidezko garraioa eta elikaduraren industria.

2010eko martxoarekin alderatuta, balio absolutuetan 1.552 langabe gehiago daude, hau da, %3,55 balio erlatiboetan.

Aipatzekoa da azken urtean langabeziak Nafarroan behera egin duela bi biztanle-sektoretan. Gizonen artean 114 langabe gutxiago daude, eta gazteen artean, 8 langabe gutxiago. Urtetik urterako bilakaeran, 1.552 langabe gehiago egotea azken lau urteetako gorakadarik txikiena da. 2008an, urtetik urterako langabeziari dagokionez, martxoan 1.975 langabe gehiago egon ziren; 2009an, 14.725 eta 2010ean, 5.442.

Enpleguaz gain, Nafarroak martxoan Gizarte Segurantzan bilakaera positiboa izan zuen. Joan den hilabetean, batez besteko afiliazioa 262.721 pertsonakoa zen, hau da, 418 pertsona gehiago (%0,16). Urtetik urterako bilakaeran, afiliazioan 1.670 pertsonako beherakada gertatu da, hau da, %-0,63, eta nazioan beherakada %-1,15ekoa izan da.

Martxoan Nafarroan 16.508 kontratu sinatu ziren, hau da, aurreko hilabetean baino 1.571 (%10,52) gehiago.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa