(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Sariak ebatzi ditu astelehena, 2011.eko apirilak 4


Kulturaren Vianako Printzea Saria Faustino Menéndez Pidal heraldistari eman diote azkenean, Renzo Piano arkitektoak sariari uko egin ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitako dekretu baten bidez, Kulturaren Vianako Printzea Saria Faustino Menéndez Pidal de Navascués heraldistari ematea adostu du, Renzo Piano arkitektoari eman beharrean. Izan ere, arkitektoak saria emateko ekitaldira joatea ezinezkoa zaiola adierazi du eta, beraz, horrek sariari uko egitea dakar. Dekretu beraren arabera, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria Manuel Elkin Patarroyo ikertzaileari emango zaio, eta Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria, Iriscom enpresari, ‘Vida a través del iris’ proiektuarengatik.

Kulturaren Vianako Printzea Saria Faustino Menéndez Pidali ematea epaimahaiak aho batez erabaki du. Sariaren epaimahaiaren buru Jürgen Untermann da, eta Antoni Wit, Francisco Calvo Serraller, Juan Gracia Armendáriz, Francisco Mangado Beloqui, Koldo Lasa Aristu eta Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Alfredo Huarte Cárcar epaimahaiko idazkaria dira kideak.

2010eko saridunak

Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak, 2010eko saridunekin.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitako dekretu baten bidez, Kulturaren Vianako Printzea Saria Faustino Menéndez Pidal de Navascués heraldistari ematea adostu du, Renzo Piano arkitektoari eman beharrean. Izan ere, arkitektoak saria emateko ekitaldira joatea ezinezkoa zaiola adierazi du eta, beraz, horrek sariari uko egitea dakar. Dekretu beraren arabera, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria Manuel Elkin Patarroyo ikertzaileari emango zaio, eta Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria, Iriscom enpresari, ‘Vida a través del iris’ proiektuarengatik.

Kulturaren Vianako Printzea Saria Faustino Menéndez Pidali ematea epaimahaiak aho batez erabaki du. Sariaren epaimahaiaren buru Jürgen Untermann da, eta Antoni Wit, Francisco Calvo Serraller, Juan Gracia Armendáriz, Francisco Mangado Beloqui, Koldo Lasa Aristu eta Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Alfredo Huarte Cárcar epaimahaiko idazkaria dira kideak.

Joan den otsailaren 25ean, Kulturaren Vianako Printzea Sariaren epaimahaia bildu zen eta Nafarroako Gobernuari saria Renzo Piano arkitektoari ematea proposatu zion, hautagai horrek lortu baitzituen boto gehien. Horren ondorioz, saritze-proposamena jendaurrean jakinarazi zen, saria arautzen duten oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz.

Pianok, martxoaren 17an, eskerrak eman zituen, eta aldi berean adierazi zuen ezin izango zuela saria emateko ekitaldira joan eta, beraz, sariari uko egiten ziola. Sariaren oinarrien 1.2. puntuan adierazitakoaren arabera, "Saria 40.000 eurokoa da eskudirutan. Hura jasotzeko, entitate sarituaren arduradunak edo pertsona sarituak hura eskuratzeko ekitaldian agertu beharko du". Saria emateko ekitaldiaren buru Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-printzesak izaten dira.



 

Horren aurrean, eta 5.3. puntuarekin bat etorriz, epaimahaiari berriro kontsulta egin zaio eta, azken horrek, aho batez, Kulturaren Vianako Printzea Saria Menéndez Pidali ematea proposatu dio Nafarroako Gobernuari.

Renzo Pianok igorritako gutunean, arkitektoak adierazi du berarentzat proposamena ohore handia izan dela, "Nafarroako Erreinuarekin, lurralde oparo eta zoriontsuarekin, duen adiskidetasun-harreman handia berresten duelako". Hala ere, saria jasotzeko ekitaldira joatea ezinezkoa zaiola adierazi du. "Beraz, saria jasotzeko ekitaldian egotea beharrezkoa denez, min handiz, ohoreari uko egin behar diot", gehitu du.

Faustino Menéndez Pidal Navascués

Faustino Menéndez Pidal saridun berria Zaragozan jaio zen 1924an. Espainiako heraldistarik ospetsuena eta esparru hispanoamerikarrean diziplina horren berriztatzaile nagusia dela esan daiteke. Bideetako ingeniari doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik –hiri horretan bizi da aspalditik eta bertan lan egiten du ikertzaile eta jakitun moduan-, Historiaren Errege Akademiako zuzendariordea da, Heraldikaren eta Genealogiaren Errege Akademia Madrildarreko kide osoa, Hidalguía aldizkariaren zuzendaria eta Emblemata aldizkariaren edizio-kontseiluko kidea.

Espainiako heraldika Europako kultura-bideetan zabaltzeko egindako lana aipatu behar da, Heraldikari buruzko nazioarteko kongresuetan eta solasaldietan parte hartu baitu 1955etik. 1975ean Adam Even Saria eman zion Académie Internationale d'Héraldique izenekoak, eta Salazar y Castro Saria irabazi zuen 1960an eta Manucci 1977an, biak Genealogia eta Heraldikaren Nazioarteko Institutuak emanda.

Saria Patarroyok 30 urtetan baino gehiagotan egindako ikerketa-lanari

Bestalde, gaurko gobernu-saioan onetsitako dekretuaren arabera, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria Manuel Elkin Patarroyo irakasleari emango zaio, "30 urtetan baino gehiagotan garatze bidean dauden herrialdetako biztanleak ukitzen dituzten gaixotasunei konponbidea bilatzen aritu delako, txertoak lortzearen bidez, eta batez ere, malariaren aurkako ikerketengatik; gaixotasun horrek munduko biztanleen %40ri mehatxu egiten jarraitzen baitu, planetako herrialde txiroenetan". Epaimahaiak Patarroyo irakasleak txertoak eta botikak "gehien behar dutenengana zentzuzko prezioan" iristearen alde egindako apustua baloratu du.

Manuel Elkin Patarroyo Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean lizentziatutako medikua da (1971). Graduondoko ikasketak egin ditu Yale Unibertsitatean eta Rockefeller Unibertsitatean New Yorken (Estatu Batuak) eta Karolinska Institutuan (Stockholm, Suedia). Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko katedraduna eta irakasle albokoa da New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean eta Stockholmeko Unibertsitatean. Horrez gain, Kolonbiako Immunologia Institutuaren Fundazioaren, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalari Lotutako Fundazioaren eta Osasunaren Mundu Erakundearen barruan malariaren, tuberkulosiaren eta legenarraren aurkako txerto sintetikoak garatzeko Zentro Laguntzailearen sortzailea eta gaur egungo zuzendaria da. Era berean, nazioarteko aldizkarietan 300 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu.

Patarroyo medikuak konponbideak bilatu nahi ditu garatze bidean dauden herrialdeetako herritarrak ukitzen dituzten gaixotasunetarako, txertoak lortzearen bidez. 1980an malariari buruzko lanak hasi zituen, eta 1987an gaixotasun horren aurkako lehenengo txertoa lortu zuen (SPf66). Zientzialariak gidatutako Ikerketa Institutua (FIDIC) liderra da beste gaixotasun infekzioso batzuen aurkako txertoak ekoizten, hala nola tuberkulosiaren eta leishmaniosiaren aurkakoak. Erabiltzen duten sintesi kimikoaren metodoari esker, txertoak kopuru handietan ekoitzi daitezke, prezio txikietan, eta giro-tenperaturan egonkorrak izan daitezke.

‘La vida a través del iris’

Bestalde, Iriscom enpresak Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Saria jasoko du ‘Vida a través del iris’ proiektuarengatik. Horri esker, komunikazio-sistema alternatiboa sortu dute; sistema informatikoa begiko irisetik kontrolatzen da, gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonei komunikaziorako sarbidea errazteko.

Gaur onetsitako dekretuaren arabera, proiektu honekin, Iriscomek "komunikatzeko gaitasunean muga larriak dituzten pertsonentzat konponbide berritzaile eta eraginkorra eman du". Ekimen honek "teknologia laborategitik etxera eramaten du, eta era berean, askotariko desgaitasun-egoera eta –profiletan aplikatzeko moduko konponbidea da".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa