(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

153.000 euro jasoko dituzte hainbat toki erakundek udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko programetarako astelehena, 2011.eko apirilak 4


Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten erakundeentzako laguntza zuzenak dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Euskarabideako zuzendari kudeatzaileari baimena ematea erabaki du Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatuta duten tokiko erakundeei diru-laguntza zuzena emateko. Diru-laguntza hori udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko erabiliko da eta 153.301 euro izango da gehienez ere.

Euskararen Foru Legeak ezartzen dituen funtsezko helburuetako bat herritarrek euskaraz jakiteko eta euskara erabiltzeko eskubidea babestea da, baita Nafarroan euskara indarberritzea eta garatzea ere.

Hori dela eta, euskara babestu eta sustatze aldera, toki erakundeek egindako proiektuak finantzatzeko laguntzen sistema bat ezarri zen. Sistema horri esker, Nafarroako hainbat udalerritan euskararen udal zerbitzuak sortu ziren eta zerbitzu horiek Nafarroako Gobernuaren laguntza izan zuten. Bestalde, 1998an Nafarroako Gobernuak eta hainbat toki erakundek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten udalerrietan euskararen erabilera normalizatzeko. Gaur hartu den erabakiak 2011rako Gobernuaren eta aipatu den hitzarmena sinatu zuten tokiko erakundeen artean euskararen erabilera normalizatzeko izango den elkarlana ezartzen du eta horren ondorioz sortuko diren kasuan kasuko laguntza ekonomikoak zehazten ditu.

Hortaz, euskarako udal teknikarien kontratazioa finantzatzeko eta urteroko programazioa garatzeko emandako laguntzak hauek izan dira:

Aezkoa Ibarreko Batzarra, 4.451,45 €; Antsoaingo Udala, 4.360,70 €; Aranguren Ibarreko Udala, 3.939,00 €; Auritzeko Udala, 4.194,42 €; Barañaingo Udala, 5.785,44 €; Baztango Udala, 5.037,05 €; Berriobeitiko Udala, 3.622,66€; Berriozarreko Udala, 4.159,35 €; Bortzirietako Euskararen Mankomunitatea, 4.111,09 €; Burlatako Udala, 5.359,89€; Lizarrako Udala, 4.823,21 €; Esteribarko Udala, 2.782,59 €; Galar Zendeako Udala, 3.036,70 €; Uharteko Udala, 3.782,18 €; Irantzuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, 2.626,79 €; Malerrekako Mankomunitatea, 4.706,98 €; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea 10.434,23€; Orkoiengo Udala, 3.815,16 €; Garesko Udala, 2.947,93 €; Erronkariko Batzarra, 4.424,52 €; Sakanako Mankomunitatea, 11.669,94 €; Tafallako Udala, 4.464,65 €; Atarrabiako Udala, 4.356,21 €; eta Zizur Nagusiko Udala, 4.708,86 €.

Koordinazioaren atalean hitzarmena sinatu duten tokiko erakundeek batera burutzen dituzten programa eta jardueretarako laguntzak daude sartuta. Programa eta jarduera horien ezaugarriak direla-eta Euskarabidearen lankidetza eta aholkularitza daukate: 10.000 euro 'Ze Berri?' aldizkaria argitaratzeko eta banatzeko eta 2.000 euro Etxepare Literatura Saria antolatzeko. Horrez  gain, administrazioko itzulpenak egiteko baliabide informatikoak jartzeko laguntzak emango dira, gehienez ere 3.000 euro; baita toki erakundeen zerbitzura lan egiten duten langileei euskara irakasteko eta langileak birziklatzeko ere, gehienez ere 2.500 euro. Gainerako ataletan sobera geratzen den zenbatekoa baliatuz, euskararen ezagutza zabaldu, haurrei euskara irakasten zaiela bermatu eta udalerrian euskararen erabilera sustatzen laguntzen duten kanpainak antolatzeko laguntzak emango dira. Azken kasu horretan, diru-laguntzaren zenbatekoa Euskarabideak zehaztuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa