(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ituna sinatu du profesionalen bost elkargorekin administrazio izapideak errazte aldera asteartea, 2011.eko apirilak 5


Beste bost elkargo gehituko dira 2010ean profesionalen hiru elkargorekin sinatu zen esparru hitzarmenera


Hitzarmena sinatzen

Enrique Aresti, Manuel Sagastume, Caballero presidenteordea, José Miguel del Amo, Antonio Suescun eta Maite Aizkorbe ( irudia handitu )

Gobernuko lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martínezek, duela gutxi, profesionalen bost elkargotako ordezkariekin elkargo horiek 2010ean sortutako esparru hitzarmenera atxikitzea adostu du. Hitzarmena administrazio izapideak sinplifikatzeko eta, hala, enpresen eta profesionalen ekimenak abian jartzea errazteko egin zen.

Elkargoen ordezkari gisa, honako hauek sinatu zuten hitzarmenera atxikitzeko ituna: Enrique Aresti (Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Ingeniari Teknikoen, Perituen eta Meategietako Fakultatiboen elkargoa), José Miguel del Amo (Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofiziala), Manuel Sagastume (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala), Antonio Suescun (Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Ofiziala) eta Maite Aizkorbe (Nafarroako Barrualdeen Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala).

Gogorarazi behar da profesionalen bost elkargo horiek Nafarroako Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargoarekin, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoarekin eta Nafarroako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin iaz sinatu zen lankidetza hitzarmenera atxikiko direla. Esparru hitzarmen horri jarraiki, prozedurak berrikusiko dituzte izapideak errazteko, izapide digitala ezarriko dute eta foru administrazioaren zenbait funtzio hitzarmenera atxiki diren elkargoen esku utziko dituzte, esate baterako, Administraziora igortzen den dokumentazioa egokia dela eta arauak eskatzen duenarekin bat datorrela egiaztatzea.

Gobernuak hitz eman du bere eskumenekoak diren prozeduretarako behar diren izapideak, baldintzak eta dokumentazioa jasotzen dituzten protokolo eguneratuak emango dituela eta oniritziak aintzatetsiko dituela. Proiektu teknikoak eta oniritziak artxibatzeko eta kontsultatzeko sistema telematiko bat ere jarriko du martxan.

Hitzarmena gaur egungo krisialdi egoeran ekonomiaren garapena sustatzeko neurrietako bat da eta 2009an onetsi zen Administrazioa Errazteko Foru Legean dago erregistratuta. Lege horrek lizentziak emateko prozedura arintzeko, Foru Erkidegoari interesatzen zaizkion proiektuen presazko izapideak egin ahal izateko, izapideak egiteko bulegoak sortzeko eta profesionalen elkargoekin lankidetza handiagoa lortzeko pausuak ezartzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa