(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako Akordioaren jarraipen-batzordeak lehenengo bilera egin du asteartea, 2011.eko apirilak 5


Organismo horretan, Nafarroako eta Estatuak Nafarroan dituen erakunde politikoek, polizia-erakundeek eta erakunde judizialek parte hartzen dute


Indarkeria matxistaren aurkako Akordioaren Batzordea

Indarkeria matxistaren aurkako Erakundeen arteko Akordioaren jarraipen-batzordearen lehenengo bilera. ( irudia handitu )

Emakumeen aurkako Indarkeria Artatu eta Prebenitzeko Koordinazio Eraginkorrerako Erakundeen arteko Akordioaren jarraipen-batzordeak eratze-saioa egin du gaur goizean Nafarroako Jauregian, Sara Ibarrola Intxusta Nafarroako Gobernuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea buru zela.

Erakunde horretan, Foru Komunitatearen esparruan emakumeen aurkako indarkeria artatzeko eta prebenitzeko eskumenak dituzten Nafarroako eta Estatuko administrazio publikoak ordezkatuta daude: Nafarroako Auzitegi Nagusia; Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusia; Hezkuntza, Osasun, Lan, Familia, Gizarte Gaiak, Justizia, Etxebizitza, Immigrazio eta Babes Zibilaren arloetan eskudunak diren Nafarroako Gobernuko departamentuak; Foruzaingoa, Iruñeko Udaltzaingoa, Guardia zibila eta Polizia Kidego Nazionala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Emakumeen Artapen Juridikorako Zerbitzua.

Erakundeen arteko Akordio berria joan den abenduaren 17an sinatu zen, eta jarraipen-batzordeari esleitutako eginkizunen artean, besteak beste, hauek aipatu behar dira: Nafarroan indarkeria matxistaren arloan esku hartzen duten entitateen arteko koordinazioa, errealitate hori ezagutzea, esku-hartzea maila guztietan hobetzea, prebentzioari eta laguntzari dagokionez, eta esparru horretan abian jartzen diren programen jarraipena egitea.

Jarraipen-batzorde horren proposamenak Erakundeen arteko Akordioa gorengo mailan ordezkatzen duen organora bidaltzen dira. Hona hemen organo horretako kideak: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Gobernu zentralaren Ordezkaritza Nafarroan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lehendakaritza, Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusia eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaritza.

Jarraipen-batzordearen lehenengo bileran gai hauek jorratu dira: sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako Foroaren lana; tratu txarrak ematen dituztenak berrezteko programak; indarkeriaren biktima diren emakumeak babestu eta jarraipena egiteko dauden gailu telematikoak; Nafarroak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Indakeriaren Behatokian duen parte-hartzea; Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2010eko txosteneko datuen aurrerapena, eta Prebentzio, Ikerketa eta Prestakuntza, Artapen, eta Esku-hartze eta Babeseko talde teknikoen funtzionamendu- eta osaera-proposamena. Hiru talde tekniko horiek Jarraipen Batzordeari aholkuak emango dizkiote, Batzordearen lana eraginkorra izan dadin.

2010eko txostena eta salaketak 2011n

2010ean, Nafarroan 1.210 salaketa egin ziren emakumeen aurkako indarkeria-egintzengatik (aurreko urtean baino %7,9 gutxiago). Horietatik %51,73 salatzailearen gaur egungo bikoteari lotuta egin ziren, eta %34,3 bikote ohiari lotuta. Jaiotza lekuaren arabera, erasoak jaso zituzten emakumeen %52 espainiar jatorrikoak ziren, eta %48 beste herrialde batzuetakoak ziren. Iruñean eta Iruñerrian dago salaketa kopururik handiena (%67,68).

2011ko urtarrilean eta otsailean, 198 salaketa jaso dira, 2010eko data berean bezalaxe. Foruzaingoan salaketen %37,5 egin ziren, Iruñeko Udaltzaingoan %32, Guardia Zibilean %18,5 eta Polizia Nazionalean %12. Salaketa guztien artean, %25,75 indarkeria fisikoari dagozkio, %7,57 indarkeria psikikoari, %35,85 indarkeria fisiko eta psikikoari, %10,10 sexu-indarkeriari, eta %20,70 beste indarkeria mota batzuei, hala nola urruntze-aginduak urratzeari. Salatuarekiko harremanari dagokionez, kasuen %52,02tan salatua gaur egungo bikotea zen, kasuen %30,30etan bikote ohia, %16,16tan familiakoak, bizilagunak edo ezezagunak eta kasuen %1,51tan ez dago mota horretako informaziorik. Salaketetako datuen arabera, emakumeen %50 Espainian jaiotakoak dira, eta %49 beste herrialde batzuetan (kasuen %1ean ez dago datu hori). Era berean, erasotzaileen %45 Espainian jaiotakoak dira, eta %52,5 atzerrian (salaketen %2,5etan ez dago datu hori). Salaketen %71 Iruñekoak eta Iruñerrikoak dira.

Laguntza juridikoaren zerbitzua

Erakundeen arteko Akordioan jardute-protokolo bateratua jaso da esku-hartzeen esparruen arabera (polizia, osasuna, gizartea, hezkuntza eta judiziala). Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren ondoriozko salaketa egin aurretik eta egiten denean, legelariaren laguntza eskatuko dela ezarri da. Xede horretarako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako Abokatuen Elkargoekin hitzarmena sinatu du (Iruñea, Tutera, Lizarra eta Tafarra) 2011. urtean Emakumeei Doako Laguntza Juridikoaren Zerbitzua emateko, 170.000 euro guztira. Zerbitzu horrek jardun hauek egingo ditu:

- Hasierako laguntza eta laguntza jarraitua etengabeko guardia-zerbitzuaren bidez genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat, beharrizan-egoeretan laguntza berehala eskaintzeko, indarkeria-egintzen objektu izatearen edo indarkeriaren biktima izateko arriskuaren ondorioz. Zerbitzu hau 112 SOS NAVARRA larrialdietako telefono-zenbakiarekin koordinatuta aktibatzen da.

- Salaketa egin aurretik laguntza eskaintzea emakumeei jakinarazteko zer eskubide dituzten, zein ondorio dituen salaketa egiteak eta izapide guztietan laguntzea indarkeria-egitateak agintari judizial, polizial eta fiskalei jakinarazteko. Laguntza hori prozesu judizialetan eta bestelako prozeduretan ere ematen da, betiere, horien bidez administrazioari indarkeria matxistaren egintzen ondorioz legez aitortutako eskubideak erreklamatu nahi bazaizkio.

2010ean, Zerbitzuak 670 kasutan laguntza eskaini zuen, aurreko urtean bezalaxe, orduan kasuak 674 izan baitziren.

Presako laguntza horrez gain, aholkularitza juridiko orokorraren zerbitzua eskaintzen da, arlo hauetako informazio-eskaerei erantzuteko:

- Zuzenbide Zibila, arlo hauei lotuta: filiazioa, bikotearen eta gurasoen eskubideak eta betebeharrak, ezkontzako araubide ekonomikoak, baliogabetasun-, banantze- eta dibortzio-prozesuei buruzko informazioa, pentsioak ez ordaintzea eta egitezko bikoteekin lotutako informazioa.

- Genero-indakeriaren egoeretan aplikatzeko moduko Zigor Zuzenbidea: pentsioak ez ordaintzea, babes-aginduak eta horri lotutako beste batzuk.

- Emakume langileen laneko eskubideak eta laneko bazterketari lotutako gaiak.

2010. urtean, Zerbitzuak mota horretako 93 aholkularitza egin zituen, aurreko urtean baino %24 gehiago.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Nafarroako abokatuen elkargoek gaur sinatutako hitzarmenean genero-indarkeriaren aurkako espazializazio juridikoaren ikastaroa finantzatzea ezarri da. Hain zuzen ere, zerbitzuan lan egiten duten profesionaletzat funtsezko prestakuntza-betekizuna da. 2010. urtean, ikastaroan 105 profesionalek parte hartu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa