(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak amuarraina arrantzatzeko 1.247 baimen eman ditu eskaera epearen lehenengo egunean asteartea, 2011.eko apirilak 5


Baimenak izokin inguruko arroetarako dira, han arrantza debekatuta egon da azken hiru kanpainetan


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak joan den astelehenean, apirilaren 4an, 1.247 baimen eman zituen izokin inguruan amuarraina arrantzatzeko. Horrek zera esan nahi du, eskaera epea hasi zen lehenengo egunean eskura daitezkeen 27.996 baimenen % 4,45 banatu zirela.

Baimen berezi horrek erabiltzaileari, egun batez eta Nafarroako iparraldeko izokin inguruko tarte zehatz batean, amuarraina arrantzatzeko aukera ematen dio. Ingurumen Departamentuak bost baimen eman ahal izango dizkio behar bezalako lizentzia duen arrantzale bakoitzari. Baimen horiek doakoak, pertsonalak eta besterendu ezinekoak dira.

Baimenak pixkanaka eta ibaiaren tarte bakoitzak eskaintzen dituen aukeren arabera ematen dira. Apirilaren 4tik 10era baimenak eskatzeko epea zabalik egongo da. Apirilaren 11tik 25era bi baimen gehiago eskatu ahal izango dira eta, azkenik, apirilaren 26tik aurrera gainerako beste bi baimenak aktibatuko dira arrantzale bakoitzarentzat gehienez eskaintzen diren bost baimenak lortu arte. Baimenak www.permisopesca.navarra.es webgunean edo Infonavarraren 012 telefonora deituz eska daitezke. Inguru horretako arrantzarako denboraldia maiatzaren 1etik ekainaren 30era arte izango da.

Arrantzarako sistema jasangarria ezarri delako eman dira baimen berezi horiek. Sistema hori 2011ko kanpainaren berritasun nagusia da eta, horri esker, izokin inguruan zegoen debekua kendu da azken hiru kanpainetan inguru horretan arrantzan egitea galazota egon ondoren. Sistemak, baimenen bidez, ibaira joaten diren arrantzale kopurua arautzeko aukera ematen du; hala, amuarrain kopurua hangiagoa den lekuetan arrantzale gehiago egongo dira eta amuarrain kopurua urria denetan arrantzaleena ere murriztuko da.

Eskaera egiteko epearen lehenengo eguna

Apirilaren 4ko goizeko 8:00etatik apirilaren 5eko ordu berdinera arte 1.247 baimen eman ziren: baimen horietatik 909 Internet bidez eskatu ziren www.permisopesca.navarra.es webgunean eta 338 Infonavarraren 012 telefono zenbakira deituta.

Eskatzaileen % 67k larubatak edo jaiegunak aukeratu dituzte arrantzan egitera joateko eta gehiengo handiak denboraldiko lehen egunak. Eskatzaileen artean ia heren batek lehenengo egun balioduna aukeratu du (maiatzak 1) eta % 94k maiatzeko egun bat. Edonola ere, oraindik arro guztietarako eta egun guztietarako baimenak geratzen dira, Ega-Urederrako arrorako izan ezik. Arro horretan maiatzaren 1erako zeuden 51 baimenak agortu dira.

Lehenengo egunean arrantzarako eskatu diren baimenak ondoko arroetan banatuta:

Arakil/Larraun

80 baimen

% 6,4

Arga/Ultzama

69 baimen

% 5,5

Baztan/Bidasoa

490 baimen

% 39,3

Ega/Urederra

171 baimen

% 13,7

Irati/Erro

399 baimen

% 32,0

Oria/Urumea

38 baimen

% 3,0

Baztan/Bidasoa eta Irati/Erro arroetan arrantzatzeko baimenak izan dira gehien eskatu direnak, baina baimen gehien dituzten arroak ere badira: 9.724 eta 6.864 baimen dituzte, hurrenenz hurren. Arroan arrantzan egiteko baimenak eskatu dituztenetatik 196 bakarrik bizi dira arroan. Erriberako arrantzaleek baimenen % 20 erreserbatu dute denboraldirako.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa