(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

187.363 zergadunek ostegun honetan, apirilak 7, 2010eko Errentaren Aitorpenaren proposamena etxean jasoko dute asteazkena, 2011.eko apirilak 6


Kanpaina apirilaren 15etik ekainaren 24ra izango da, baina apirilaren 7tik aitorpenak internet bidez aurkez daitezke


Transcripción textual del video

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak 2010eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenaren kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina ostegun honetan, apirilak 7, hasiko da, 255.968 zergaduni dagozkien 187.363 proposamen etxera bidaliko baitira (kopuru osoaren %54). Proposamena etxean jasotzen ez dutenek apirilaren 7tik aurrera internet bidez aurkez dezakete, www.navarra.es helbidean.

Proposamenak bidaltzeaz gain, apirilaren 15etik ekainaren 24ra, bi egunak barne hartuta, zergadunak, aurretiazko hitzordua eskatuta, Ogasuneko bulegoetara eta entitate laguntzaileetara joan daitezke aitorpena egiteko. Aurretiazko hitzordua apirilaren 13tik aurrera eska daiteke 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan eta internet bidez. Aurten 29.000 hitzordu ematea aurreikusi da. 2010eko Errentaren Kanpainari buruzko informazio guztia herritarren eskura dago zergadunak artatzeko telefono-zenbakian, 948 50 51 52, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Ogasunaren bulegoetan eta Lurreko Telebista Digitalean (TDT).

2010eko Errentaren kanpainako kartela.

2010eko Errentaren kanpainako kartela.

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak 2010eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenaren kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina ostegun honetan, apirilak 7, hasiko da, 255.968 zergaduni dagozkien 187.363 proposamen etxera bidaliko baitira (kopuru osoaren %54). Proposamena etxean jasotzen ez dutenek apirilaren 7tik aurrera internet bidez aurkez dezakete, www.navarra.es helbidean.

Proposamenak bidaltzeaz gain, apirilaren 15etik ekainaren 24ra, bi egunak barne hartuta, zergadunak, aurretiazko hitzordua eskatuta, Ogasuneko bulegoetara eta entitate laguntzaileetara joan daitezke aitorpena egiteko. Aurretiazko hitzordua apirilaren 13tik aurrera eska daiteke 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan eta internet bidez. Aurten 29.000 hitzordu ematea aurreikusi da. 2010eko Errentaren Kanpainari buruzko informazio guztia herritarren eskura dago zergadunak artatzeko telefono-zenbakian, 948 50 51 52, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Ogasunaren bulegoetan eta Lurreko Telebista Digitalean (TDT).

Ogasunak aurten bidali dituen 187.363 proposamenetatik (iaz baino 4.157 gehiago), hamar zergadunetik zazpiri negatiboa edo "itzultzekoa" atera zaie. Zergadunen aldeko zenbatekoa 77,5 milioi eurokoa da guztira, eta aste honetan bertan itzuliko da.

Zergadunei proposamenak bidaltzeko sistema guztiz egokia dela ikusi da, zergadunek horietatik %85 zuzenean onartzen baitituzte. Bidalitako proposamen guztietatik 39.694 elektronikoak dira, iaz baino 13.094 gehiago. Hain zuzen ere, aitorpena internetez bidaltzeko sistema hau iaz jarri zen abian. Zergadunek etxean eskutitza jasoko dute proposamena nola jaitsi dezaketen azalduz, eta Ogasunaren web orriko datu fiskalen orria ere hartuko dute.


Alvaro Miranda eta José Ignacio Pérez de Albéniz

Miranda presidenteordea eta José Ignacio Pérez de Albéniz, 2010eko Errentaren Kanpaina aurkezteko ekitaldian. ( irudia handitu )

Berrikuntza moduan, aurten, gainera, zergadunei 12.419 eskutitz bidaliko zaizkie. Ogasunak zergadun horiei buruzko datu gehienak ditu, baina informazio osagarriren bat behar du proposamena egin ahal izateko. Ogasunak aukera eskaintzen du apirilaren 7tik 29ra, internetez edo telefonoz, beharrezko informazioa emateko, kasuan kasuko aitorpen-proposamena egin ahal izateko.

Beste herrialde batzuetako langileentzat, Nafarroako Gobernuak informazio berezitua duten foiletoak argitaratu ditu gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz eta errusieraz, zerga hori azaltzeko eta betebehar fiskalak behar den moduan betetzen laguntzeko. Era berean, aurreko urteetan bezala, zergadunengandik jasotako diruaren jomuga zehazten duten txartelak argitaratu dira. Informaizo hori aitorpen-proposamenarekin iritsiko da etxeetara, eta Ogasun bulegoetan ere eskuragarri egongo da.

Aitorpenak egin eta jasotzeko zerbitzua emateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zergadunen eskura 73 pertsonako taldea eta komunikabide materialen eta informatikoen multzo handia jarri du sei bulegotan, Iruñean, Barañainen, Burlatan, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Aurreko urteetan bezala, 22 entitate aitorpen automatikoak egiten lankidetzan arituko dira, eta aitorpenak egiteko 1.300 puntu egongo dira. Ogasunak itzulketen %90 uztailaren 1a baino lehen egiteko konpromisoa hartu du. Bestalde, herritarrek ordainketa-konpromisoak %50eko bi txandatan bete ditzakete: 2011ko uztailaren 4an eta azaroaren 18an.

224 milioi euro itzultzeetan

Gaur aurkeztutako datuen arabera, Ogasunaren ustez, Errentaren Kanpainan 224 milioi itzuliko zaizkie zergadunei. Kopuru horretatik 77,5 milioi bihar, osteguna, apirilak 7, sartuko dira aitorpen-proposamena etxean jaso dutenen kontuetan (itzuli beharreko kopuru osoaren %34,6). Horrez gain, Ogasunak, uztailaren 1a baino lehen, itzuleren %90 egiteko konpromisoa hartu du. Hori dela eta, Ogasunak apirilaren 7tik uztailaren 1era itzuliko duen kopurua 201,6 miloi eurokoa izango da.

Bestalde, Ogasunak kanpaina honetan jasoko duen zenbatekoa, hau da, ordaintzea egokitzen zaien aitorpenen zenbatekoa, 110 milioi eurokoa da. Kopuru hori bi epetan ordaindu daiteke (uztailaren 4an eta azaroaren 18an).

Modu horretan, 2010eko Errentaren Kanpainak 114 milioi euroko saldo negatiboa eragingo du foru-kutxetan.

Berrikuntzak legerian

2010eko Errentaren Aitorpenean hainbat neurri fiskal aplikatuko dira, besteak beste: %18ko aurrezkiaren tributazioa mantentzea 6.000 eurokoak baino txikiagoak diren errenten kasuan (zergadunen %93), 2009an indarrean sartu zen neurria, eta tributazioa %18tik %21era handitzea 6.000 eurotik gorako errenten kasuan. Lan-errendimenduen kasuan, tributaziotik salbuetsita dago enpresa berean berriro ere kontratatzen dituzten langileak kaleratzearen ondoriozko kalte-ordaina, eta langileen lantokirako garraio kolektiboa ez da hartuko gauzaz egindako ordainketa moduan. Horrez gain, 2010eko zergaldirako, enplegua sortzearen ondoriozko dedukzioa %30 handitu da. Krisiaren aurkako neurrien barruan, tributaziotik salbuetsita daude laguntza publiko hauek: Renove Hogar 2010; Renove Auto Navarra 2010; Turismo-ibilgailuak eta ibilgailu astunak puntuan jartzea; etxeko zerbitzurako eta adingabeen, adinekoen eta mendeko moderatuen akonpainamendurako pertsonak kontratatzeko laguntzak; eta "Ekintzailearen Beka" programa. Etekin garbia zehaztearen esparruan, moduluen arabera tributatzen duten nafarrek, batez ere nekazariek eta abeltzainek eta autonomoek, sektoreari laguntzeko onetsitako moduluen beherapen orokorretatik onurak lortuko dituzte: %5 enpresa-jardueretarako eta %12 nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretarako.

Zergadunen ezaugarriei dagokienez, errentaren aitorpena aurkeztu behar dute 2010ean 11.250 euro gordineko laneko etekinak edo handiagoak lortu zituztenek; kapital higigarriaren etekinak eta ondare-handikuntzak, 1.600 euro gordineko atxikipena edo handiagoa dutenak; beste errenta batzuk jasotzen dituzten zergadunak (enpresaburuak eta profesionalak, errentatzaileak, etab.), eta edonola ere, aitorpen bateratua egitea hautatzen bada.

Datu nagusiak eta dedukzioak

Nafarroako Ogasunak egindako txosten soziometrikoen arabera, zerga-zamarik handiena likidazio-oinarri handienak dituzten zergadunek jasaten dute. Modu horretan, 2009ko datuak erreferentzia moduan hartzen badira, 24.000 eurotik gorako errentak dituzten zergadunek, kopuru osoaren %29k, PFEZren %81,6 jasaten dute.

Iazko Errentaren Kanpainako datuei erreparatuz, zergadunek aplikatzen dituzten dedukzio eta murrizketa nagusiak hauek dira: beherapen fiskala seme-alabengatik, 154.716 nafar ukitu zituena, 292,34 milioi eurorekin; dedukzioa lanarengatik, 298.276 onuradunekin eta 306,36 milioi eurorekin; dedukzioa etxebizitzarengatik 111.686 nafarrek aplikatu zuten eta 138,74 milioi eurokoa izan zen; eta alarguntasun-pentsioen ondoriozko dedukzioa, 11.269 onuradunekin eta 9,8 milioi eurorekin.






Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación de la Campaña de la Renta 2010
Vídeo promocional de la Campaña de la Renta 2010
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa