(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak basoen gestioari buruzko jardunaldia ireki du Natura 2000 Sarearen barruan asteazkena, 2011.eko apirilak 6


Nafarroako lurraldearen % 44 gestio jasangarria behar duten zuhaiztiek osatzen dute


Basoen gestioa jardunaldia

Natura 2000 eta Basoen Gestioa jardunaldia. Sanz Lehendakaria eta, ondoan, Sanzberro kontseilaria eta Andrés Eciolaza Ingurumeneko zuzendari nagusia ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Natura 2000 eta Basoen Gestioa jardunaldia ireki du gaur goizean Iruñeko Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregian. Jardunaldia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak antolatu du eta Departamentuko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, izan du lagun Lehendakariak. Hainbat administrazio publikotako basogintzako teknikariak eta adituak ere han izan dira zuhaiztiak modu jasangarrian gestionatzeko burutzen diren jarduerak aztertzeko.

Nafarroak zuhaiztiek lurraldearen % 44 okupatzen du eta zuhaizti horien % 75 Gobernuarena eta udalena da. Basoen azalera horretako 41 tokik Natura 2000 Sarea osatzen dute eta lurraldearen % 25 okupatzen dute. Gauzak horrela, beharrezkoa da erabilera eta gestio jasangarrirako planak lantzea gune horien aprobetxamendu ekonomikoa eta ingurumenaren hobekuntza bateratu ahal izateko, Sareak zehazten dituen balioak aldatu gabe.

Hori lortzeko, Nafarroako Gobernua basoen antolamendurako planak burutzen ari da egurraren ustiapenaz arduratzen diren enpresekin eta erakundeekin elkarlanean. Plan horiek zuhaiztien % 60tan aplikatu dira. Basozaintza ziurtatzeko planak ere burutzen ari da Gobernua eta horiek, aurten, zuhaiztien % 50ek izango dituzte. Bi bitarteko horiek mendiak modu jasangarrian gestionatzea bermatzen dute. Egurraren salmenta Nafarroako iparraldeko udalen baliabide iturri nagusietako bat; basogintzaren sektorearekin loturiko 400 enpresa inguru daude eta gutxi gorabehera 5.000 langile egonkor inguru dituzte.


Basoen gestioa jardunaldia

Natura 2000 eta Basoen Gestioa jardunaldia. Ekitaldian izan den jendea ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak Nafarroan basoak estimatzeko eta zaintzeko dagoen aspaldiko ohitura azpimarratu du. Basoen antolamendurako lehenengo planak 1905ean egin ziren:

"Gune naturalak etengabe baloratu dira gure Erkidegoaren historian habitataren eta kulturaren funtsezko zatia direlako, oso sentimendu garbia da; gaur egun bizirik dago eta garrantzi berezia du. Baliteke fenomeno horren arrazoia Nafarroako baso gehienak jabe pribatuenak izan ordez, herriarenak direlako izatea, hau da, udalenak, kontzejuenak, batzarrenak, mankomunitateenak edo Gobernuarenak berarenak. Basoen erabilera partekatuz gero, natura-ondarea zaintzeak eta hobetzeak duen garrantzia argiago ikusten da eta beharrezkoagoa da", esan du Lehendakariak.

Irekierako mintzaldiaren ondoren, jardunaldiaren programari ekin diote eta bi mahai-inguru egin dira bata bestearen ostean. Lehenengoa, Natura 2000ren Gestioa izenekoa, Andrés Eciolaza Carballo Nafaroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak moderatu du eta izen horren pean babestuta dauden lekuen gestioari buruz hitz egin du.

Natura 2000 Sarea Rioko Goi-bileran (1992) ezarritakoa oinarri hartuta Europan zehaztu den sarea da. Sarearen helburua 92/43/CEE Direktibaren I. eta II. eranskinetan erkidegoarentzat interesgarriak diren landare eta animalien espezie eta habitatak kontserbazio egoera onean daudela ziurtatzea da. Horretarako, irizpide ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak bateratzen dira eta, hala, garapen jasangarria lortzen da.

Nafarroak bere lurraldearen 250.000 hektarea baino gehiago proposatu ditu Natura 2000 sarean gehitzeko. Azalera handiko guneak dira eta askotariko erabilerak dituzte: nekazaritza, basozaintza, jolaserako jarduerak, ehiza, arrantza, industria eta garraio azpiegiturak. Leku horietan gestio plan jasangarria aplikatuz gero, modu eraginkorrean jardun daiteke lursail horietan.

Bigarren mahai-ingurua Francisco Javier Adell Almazán Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioko Basoen Plangintza Zerbitzuko kideak moderatu du. Basoen gestio jasangarria burutzeko hainbat administraziok jarraitu dituzten irizpideak azaldu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programa de la jornada
Discurso del Presidente Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa