(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 505.000 euro bideratu ditu etxetresnen Renove Planaren edizio berrira osteguna, 2011.eko apirilak 7


105 eta 125 euroko laguntzak emango dira, eta energia-kalifikaziorik handienak dituzten tresnak soilik lagunduko dituzte diruz


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, etxetresnen Renove Planaren edizio berria jarri du abian, 505.000 euroko aurrekontuarekin. Neurri horren bidez, etxebizitzetan energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi da, etxetresna zaharren ordez berriak ipinita; horrez gain, herritarrak energiaren erabilera eraginkorraren inguruan kontzientziatu nahi dira.

Etxetresnen Renove Planaren edizio honetan energia-kalifikaziorik handienak dituzten tresnak soilik lagunduko dituzte diruz. Hozkailuen, konbien eta izozkailuen kasuan, A++ energia-klasea edo handiagoa dutenek, 125 euroko diru-laguntza izango dute; gainerako etxetresnen kasuan (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak eta lehorgailuak), A eta A+ energia-klasekoek 105 euroko laguntza jasoko dute. Horrez gain, indukzioko sukaldeak erostea diruz lagunduko da, gaineko sukalde elektriko konbentzionala edo bitrozeramika aldatzea badakar.

Laguntzak eskatzeko epea datorren apirilaren 14an hasi eta 2011ko urriaren 31n amaituko da, edo ezarritako aurrekontua agortzen denean. Aipatutako epearen aurreko fakturak ez dira onartuko. Hala ere, data horren aurretik funtsak amaitzen badira, eskaera-epea azken etxetresna saltzeko unean amaituko da.

Diru-laguntzak emateko ebaluazio indibidualizatua egingo da. Modu horretan, espedienteak eskaerak aurkezteko ordenaren arabera izapidetu eta ebatziko dira, horretarako behar den besteko aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.

Pertsona eta etxe bakoitzeko, modalitate eta mota bakoitzeko aparatu bat diruz lagunduko da. Laguntza hau Nafarroan bizi diren adin nagusiko herritar guztiek eska dezakete, erosketa entitate laguntzaile moduan aritzen diren dendetan egiten badute.

Betekizun horiek betetzen direla egiaztatzeko, NANaren fotokopia indarrean aurkeztu behar da, eta NANean Nafarroako bizilekua agertzen ez bada edo agiria iraungita badago, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu behar da, onuraduna 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Foru Komunitatean bizi dela egiaztatzeko.

Ekimena IDAErekin (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) lankidetzan garatzen da, eta Foru Gobernuak entitate horrekin energia-politika jasangarriak garatzeko sinatutako hitzarmenen emaitza da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa