(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Erkidegoak 8 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie Nafarroako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuei osteguna, 2011.eko apirilak 7


Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren 2. deialdia aurkeztu da Iruñean


Álvaro Mirandaren hitzak

Miranda presidenteordearen hitzak. ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Erkidegoak 8 milioi euro inguru bideratuko ditu Nafarroaren parte-hartzea duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetara. Hala adierazi dute Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzaren Programa Operatiboaren 2. deialdiaren aurkezpenean. Aurkezpena gaur goizean egin da Baluarten eta 150 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Ekitaldian Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Marc Carballido Pirinioetako Lan Erkidegoko lehendakariak eta Midi-Pyrénées Eskualde Kontseiluko lehendakariordeak parte hartu dute.

Miranda presidenteordearen esanetan, "Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa gaur egun Pirinioen inguruko biztanle guztien artean komunikazioa errazteko dugun mekanismo indartsuena da, egon dauden oztopo geografikoak gainditu ahal izateko, administrazioen, enpresen, eragile ekonomiko eta sozialen eta, azken finean, Pirinioen inguruko biztanle guztien artean lankidetza-kultura sortzeko, mugaren alde batean zein bestean bizi".


Marc Carballido eta Álvaro Miranda

Marc Carballido Pirinioetako Lan Erkidegoko lehendakariaren hitzak. ( irudia handitu )

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboa 2007an jarri zen abian, eta 2007-2013 aldian 168 milioi euroko diru-laguntza izan zuen. Laguntza hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) lortu zuen. 20 milioi Nafarroako bazkideek parte hartzeko ezarri ziren. Zenbait deialdiren ostean, Nafarroaren partaidetza duten hogeita hiru proiektu onetsi dira, funts horietatik datozen 11 milioi eurorekin finantzatuta. Programak aldi honetako azken deialdia egin du orain. Aurreikuspenen arabera, hasierako aurrekontutik geratzen diren 29,5 milioiak esleituko dira. Kopuru horretatik 8 milioi inguru onuradun nafarrei erreserbatuta daude.

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten nafar entitateek proiektuen proposamenak frantziar bazkide batekin gutxienez aurkeztu behar dituzte. Proposamenak programaren hiru ardatzetako batean sartu behar dira: -Mugaz gaindiko integrazioa indartzea, jarduera ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren esparruko osagarritasunak baloratuz (18 milioi euro); -Lurraldea, natura- eta kultura-ondarea sustatzea logika jasangarriaren barruan; –Ingurumen-baliabideen kudeaketa babestu eta bultzatzea (7,4 milioi euro) edo herritarren bizi-kalitatea hobetzea lurralde-egituratzearen eta garapen jasangarriaren estrategia erkideen bidez (4,1 milioi euro).

Pirinioetako Lan Erkidegoa

Pirinioetako Lan Erkidegoaren Partzuergoa Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa autonomia-erkidegoek, Frantziako Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualdeek eta Andorrak osatzen dute. Europako Batzordeak eta estatuek Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugara bideratutako europar programa kudeatzeko izendatu zuten (Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboa 2007-2013 aldirako - POCTEFA).

Programa hori Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko inguruaren integrazio ekonomiko eta soziala sendotzera bideratutako Europako Erkidegoaren finantza-laguntzaren laugarren belaunaldia da. Mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzen ditu estrategia bateratuen bidez, lurralde-garapen jasangarria lortzeko. Horrez gain, programa honi esker, herritarrek mugaz gaindiko ingurua espazio bakar moduan ulertu behar dute, eta modu horretan, mugaren efektua murriztu behar da.

2007 eta 2011 bitartean 95 proiektu onetsi dira POCTEFA programaren esparruan mugaz gaindiko lurralde osoan. Proiektu horiek lurraldeak garatzeko ekintzak abian hartzen dituzte, jarduera ekonomikoaren, berrikuntzaren eta giza kapitalaren arloetan edo lurraldeei, natura-ondareari eta kultura-ondareari balioa emateari lotuta. Beste batzuen bidez herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi da lurralde-egituratzearen estrategia erkideen bidez. Eta guztien ardura garapen jasangarria lortzea da beti, ingurumen-baliabideak babestea eta hobeto kudeatzea xede izanda.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa