(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erbi-ezpaina eta ahosabaiko arteka duten haurren gurasoentzako gida bat argitaratu dute ostirala, 2011.eko apirilak 8


Osasuneko, Gizarte Gaietako eta Hezkuntzako adituek egin dute eta helburua familiak bideratzea eta laguntzea da, patologia horren ondorioak murrizteko


Gimeno, Lahoz, Garatea, Gorriarán, Arrieta eta Arregui ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gida bat egin du ezpaineko eta/edo ahosabaiko arteka duten haurren gurasoei jaiotzetiko malformazio horren jatorriaz informatzeko eta tratamendu faseak ulertzen laguntzeko, gertaera horrek seme-alaben bizitzan izan ditzakeen ondorioak, ahal den neurriamn, murrizte aldera.

Gida gaur aurkeztu dute gidaren beraren hainbat egilek, besteak beste, Joaquín Garatea Nafarroako Ospitale Guneko Masail-aurpegietako Kirurgian adituak, eta esan du "gaixotasunak diziplina anitzeko tratamendua behar du, ez bakarrik pediatren eta zirujauen esku-hartze antolatua; logopeden, psikologoen eta otorrinolaringoloen laguntza ere behar da". Ekitaldian, Álvaro Gimeno Nafarroako Ospitale Guneko mediku zuzendariak, Miguel Gorriarán Nafarroako Ospitale Guneko Masail-aurpegietako Kirurgia Zerbitzuko buruak, Cristina Arregui Nafarroako Mendekotasun Agentziakoak (Arreta Goiztiarreko Zentroa), Elena Arrieta Hezkuntza Departamentukoak eta Beatriz Lahoz Nafarroako Estomatologoen eta Odontologoen Elkargo Ofizialekoak ere parte hartu dute.

Gida egiteko orduan Osasun Departamentuko (errehabilitazioa, masail-aurpegietako kirurgia, pediatria, neonatologia, haurren anestesia, ORL, obstetrizia eta ginekologia ,eta odontologia), Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Departamentuko (Nafarroako Mendekotasun Agentzia, psikologoak eta logopedak) eta Hezkuntza Departamentuko (Aniztasunaren , Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzua, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Bitartekoen Zentroa) hainbat sailetako adituek parte hartu dute, baita Nafarroako Estomatologoen eta Odontologoen Elkargo Ofizialekoek ere.  Gidaren helburu nagusia ezpaineko eta/edo ahosabaiko arteka zer den azaltzea da, izan dezakeen jatorriaren inguruko informazioa ematea eta erbi-ezpaina duen haur bat jaiotzen denean zer egin daitekeen eta gaur egun eskuragarri dauden tratamenduen bidez behar bezala nola senda daitekeen azaltzea.

Ezpain-albeolo-ahosabaiko arteka

Ezpain-albeolo-ahosabaiko arteka aurpegian agertzen den jaiotzetiko malformazioa da eta goiko ezpainean, albeolo inguruan eta ahosabai gogorrean eta biguinean azaltzen da; zabalera askotakoa izan daiteke. Ezpaineko zati gorrian edo ubulan (aho-gingilan) bakarrik ager daiteke, edo ezpaina eta ahosabaiaren bi aldeak guztiz zabal ditzake.   Jaiotzen diren 700 haurretatik 1ek izaten du eta ez dakite zein den jatorria. Tratamendurako plana aurrerapen teknikoen arabera aldatu egin da; tratamendu kirurgikoa ere gehitu da errehabilitzio programa konplexu batean. Programa horrek aparatu ortopediko-ortodontikoak, logopedaren esku hartzea, psikologoaren aldi baterako laguntza, otorrinolaringologoaren kontrola eta diagnostiko erradiologiko eta endoskopikoa bezalako baliabideen erabilera barne hartzen ditu.
 

Gidaren egileen arabera, ezpaineko eta/edo ahosabaiko arteka duten haurren tratamendua ez da ebakuntza kirurgikoen segida bat, baizik eta aparatu funtzionalen errehabilitaziorako tratamendu osagarrien multzoa.

140 paziente artatu dira Nafarroako Osasun Zerbitzuan

Nafarroan, azken urteetan, ezpaineko eta ahosabaiko arteken kasuen kopurua hazi egin da, hau da,urtean batez beste 6 paziente diagnostikatzetik 2010ean 18 paziente diagnostikatzera pasa da. Hazkunde hori "vía verde" izeneko nazioarteko adopzio programagatik da batez ere; osasun arazoak dituzten haurrak adoptatzeko aukera ematen du programa horrek. Kontuan izan behar da kasu kopurua pilatu egiten dela arreta prozesuak jaiotzatik 18-20 urte izan arte irauten duelako; paziente helduetan ere artatzen dira gaixotasun horren ondorioak.  Gaur egun gaixotasun hori pairatzen duten 140 paziente artatzen dira guztira Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa