(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Unibertsitateek eta zentro teknologikoek Nafarroako IV. Plan Teknologikoaren zirriborroa aztertu dute ostirala, 2011.eko apirilak 8


Topaketan, III. Plana amaitzeko urtebete falta arren, % 81 burutu dela ere jakinarazi da


Unibertsitateak eta zentro teknologikoak Nafarroako IV. Plan Teknologikoaren zirriborroa aztertzen

Unibertsitateei eta zentro teknologikoei IV. Plan Teknologikoaren berri emateko bilera ( irudia handitu )

Nafarroako hamahiru zentro teknologikok eta unibertsitateek (AIN, CEMITEC, CENER, CNTA, CITEAN, FIDENA, FIDIMA, EVENA, ITGG, ITGA Nafarroako Unibertsitatea, CIMA eta IDAB Nafarroako Unibertsitate Publikoa) 2012tik 2015erako IV. Plan Teknologikoaren zirriborroa ikusi dute aste honetan. Dagoeneko idatzi du Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Nafarroako Berrikuntzaren Agentziaren laguntzarekin (ANAIN).

Erakunde horietako ordezkariekin egin den bileran, Begoña Urien Angulo Enpresen zuzendari nagusiak instituzio publiko eta pribatuek plan berri hori egiten lagundu behar dutela azpimarratu du eta proiektua aberasteko ekarpenak egitera bultzatu ditu guztiak. Bileran, zuzendariak Nafarroako III. Plan Teknologikoaren adierazleen inguruan ere jakinarazi du. 2010eko abendurako % 81 burutu zen dagoeneko, plana amaitzeko urtebete falta bazen ere. Urienek enpresen finantzazioaren bilakaera nabarmendu du batez ere: 2008tik 2010era 383 milioi euroko enpresa inbertsioa izan zuten 517 proiektu finantzatu ziren eta Nafarroako Gobernuak ia % 60 eman zuen.

Urienek, halaber, MODERNA Planeko I+G+B lan-mahaietan diseinatu ziren eta 50 agente inguruk jarraitzen dituzten ildo estrategiko nagusiak aipatu ditu hau baieztatzeko: IV. Plan Teknologikoa 2012tik 2015erako beste plan horren zehaztasuna da eta plan teknologikoa diseinatzeko orduan gaur egungo egoera ekonomikoa eta Europan eta estatuan I+G+B planifikatzean izan diren aldaketak kontuan izan dira.

Plan berriak hirugarrenaren (2011ko abendura arte izango da indarrean) premisak ditu oinarri eta funtsezko egitekoa ondorengo faktoreetan oinarrituz handitzen du:

-Berrikuntzaren jatorria ezagutza zientifikoan eta teknologikoan dago, baina kontzeptuala, soziala edo diseinuzkoa ere izan daiteke eta zerbitzuetara, markak ezartzera, industria sortzaile eta kulturaletara edo industria-ereduetara biderat.

-Gizartea berrikuntzaren eragile aktiboa da eskariak egin eta produktu eta zerbitzu berriak erabiltzen dituelako, horien sorreran parte hartzen duelako eta ezagutza zientifikoa, teknologikoa eta enpresena eskatzen duten erronka berriak mahaigaineratzen dituelako.

-Berrikuntzen jatorria pertsonetan dago, hortaz, Nafarroan alor hori haz dadin herritarrek ere berritzaileak izan behar dute.

-Berrikuntzarik emateko mota guztietako agenteek elkarri eragin diezaieketen eta behar dioten egoera lortu behar da.

-Berrikuntza sistema konplexua da eta diziplina aniztasuna, internazionalizazioa, sektoreen hibridazioa, sektore publikoaren eta probatuaren lankidetza, finantzazio berritzailea eta eskariaren sofistikazioa eragiten ditu.

-I+G+Bren eskualdekako plangintzaren eraginaren jarraipena eta ebaluazioa hobetu behar ditugu eta aurreko plan teknologikoetako jarduera batzuk doitu.

Nafarroako IV. Plan Teknologikoaren helburuak

IV. Plan Teknologikoaren helburu nagusia Nafarroan berrikuntza irekiko egoera sortzea da, agente guztientzako onurak dituzten berrikuntzaren sare globaletan sartuta dagoena. Enpresako zuzendari nagusiaren ustez, "helburua eskualdeko ekonomiaren garapen orekatua eta jasangarria sustatzea da, lurraldea, enpresen neurria eta sektoreak kontuan hartuz, berrikuntza irekia erraztea inguru globalean, eskualdeko lehiakortasunaren alde egitea zientzia eta berrikuntza gizarteratzea sustatuz eta Nafarroako sistema Europan eta munduan barne hartzea".

Bestalde, berrikuntza irekiaren sistema horrek Nafarroan 5 ardatz izango dituela oinarri ere jakinarazi du Rafael Muguerza Informazioaren Gizartearen eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren zuzendariak:

-Nazioarteko I+G+B maila handikoa eta merkatura bideratua

-Oinarri Teknologikoko Enpresa Berritzaileei balioa ematea eta sortzea.

-I+G+B enpresen lehiakortasunerako tresna gisa erabiltzea.

-Zerbitzu eta produktu berrien erabilera gizartera zabaltzea

-Administrazio berritzailea

Ardatz horiek garatzeko 16 tresna diseinatu dira, horiek burutzeko helburu eta adierazleak dituztenak (enpresa gelak, proiektu integratuak, erakusteko proiektuak edo erosketa publikoa).

Jasotako iradokizun eta ekarpenen bidez bigarren agiri bat idatziko da eta datorren apirilaren 20an gizarteak ikusi ahal izango du iritzi berriak bildu ahal izateko. Nafarroako Gobernuak maiatzaren erdialdera plana onestea aurreikusi da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa