(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pablo Sarasateren lan osoen bildumako bigarren liburukia argitaratu dute

ostirala, 2011.eko apirilak 8


Besteak beste, ‘Aires Gitanos’ eta ‘Zapateado’ piezen partiturak ditu


Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Musika Zientzien Institutu Konplutentsearen (ICCMU) arteko lankidetzaren emaitza moduan, Pablo Sarasateren lan osoen ikerketara eta edizio kritikora bideratutako lau liburukietatik bigarrena argitaratu berri da. Liburukian biolinerako eta orkestrarako lanak jaso dira, eta besteak beste, ‘Aires Gitanos’ eta ‘Zapateado’ piezen partiturak ditu.

Edizio horren oinarrian, ICCMUko musikologoek egindako ikerketa-lana dago. Lan horri esker, Sarasateren lana zabaltzen da.

Lehenengo liburukia 2010eko abenduan aurkeztu zuten. Biolinerako eta pianorako lanak biltzen zituen, besteak beste, "Los pájaros de Chile" lanaren partitura. Lan horren eskuizkribua Nafarroako Gobernuak 2009an erosi zuen.

Bilduma hau egiteko ideia 2008an sortu zen, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrenean, eta efemeride horri lotuta Kultura eta Turismo Departamentuak abian jarritako ekintza batzuen barruan. Xede horretarako, edizio-hitzarmena sinatu zuen Musika Zientzien Institutu Konplutentsearekin (ICCMU), nafar biolinistaren musika-ondarea berreskuratu eta gaurkotzeko.

Hitzarmen hori dela bide, ICCMUk Pablo Sarasateren lan osoen ikerketa eta edizio kritikoa abian jarri zuen, horien zabalkundea eta interpretazioa sustatzeko, baita horien grabazioa ere. Bildumak lau liburuki ditu, Música Hispana bildumaren ereduaren arabera. ICCMUk nazioan eta nazioartean zabaltzea bermatzen du.

Edizio osoaren aurrekontua 50.000 eurokoa da. 500 ale ateratzea aurreikusi da. Nafarroako Gobernuak 12.000 euroko ekarpena egin du. Iruñeko Udala proiektuan lankidetzan aritu zen, partitura guztietarako sarbidea eskainiz. Horretarako, aurretik lanen digitalizazio-lana egin behar izan zen, 6.000 euroren truke.

Musika Zientzien Institutu Konplutentsea

Musika Zientzien Institutu Konplutentsea (ICCMU) musikaren ikerketa eta sustapenera bideratutako zentroa da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseari (UCM) atxikia, hurrengo hauen arteko hitzarmena dela bide: Unibertsitate Konplutentsea, Egile eta Editoreen Sozietate Orokorra (SGAE), Espainiako Kultura Ministerioko Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM) eta Madrilgo Unibertsitate eta Ikerketa Zuzendaritza Nagusia (CAM).

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa