(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

330.000 euroren gastua onetsi dute Jauntsarasko Oihanzabal Ikastetxe Publikoa handitzeko astelehena, 2011.eko apirilak 11


Aurrekontua 543.803 euro da guztira


Nafarroako Gobernuak 330.000 euroko gastua bideratuko du Jauntsarasgo Oihanzabal Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa handitzeko. Eraikina handitzeko obren aurrekontua 543.803 euro da guztira. Gaur, ikastetxeko obrak sustatzeko Hezkuntza Departamentuaren eta Basaburuako Udalaren artean izenpeturiko lankidetza hitzarmena onetsi dute.

Bi administrazioek obrak burutzeko behar diren baliabideak eskuragarri jartzeko konpromisoa hartu dute. Basaburuako Udalak ikastetxea handitzeko proiektua esleitzeko espedienteak izapidetzeaz, proiektua egiteaz, obren zuzendaritza teknikoaz eta obrak burutzeaz arduratuko da, eta obrak burutzen direla frogatuko du.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak 330.000 euroren zenbatekoa emanez obrak finantzatuko ditu eta, udaleko teknikariekin koordinatuz, obren burutzapena ikuskatuko du.

Ikastetxea handitzeko obrak egitea azken urteetan herrian izan den hazkunde demografikoak eragin du, garapen ekonomikoaren eta hirigintzako garapenaren ondorioz hain zuzen ere. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza irakasteko gaur egungo eraikinak ez du leku nahikoa gora egin duen haur berrien kopurua hartzeko; hori dela eta, ikastetxea handitu beharra dago.

Basaburuako Udalak eraikina handitzeko proiektu bat aurkeztu du. Beheko solairuan 0 eta 3 urte arteko lehenengo zikloko Haur Hezkuntzako zentroa egongo da; lehenenengo solairuan, ikastetxe publikoan egingo den gehikuntza joango da eta honako gune hauek izango ditu: lau gela arrunt 40,52 m2 eta 41,50 m2-koak, 49 m2-ko liburutegi bat, bi komun, bakoitza 7 m2-koa, 29,15 m2-ko banatzaile bat eta patiora doazen eskailerak, 11,30 m2-koak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa