(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia milioi bat euroko gastua onetsi da nekazari gazteak ezartzeko astelehena, 2011.eko apirilak 11


Kopuru horren bidez, eskaera berriei erantzun nahi zaie eta gastua 2011ko eta 2013ko ekitaldietan gauzatuko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 944.900 euroko gastua baimendu du 40 urtetik beherako nekazari gazteen ezarpen berriak diruz laguntzeko. Gastua 2011 eta 2013 urteetan gauzatuko da, 489.879 eta 455.020 euro hurrenez hurren. Gastua izapidetzeko dauden laguntza-eskaerei erreparatuz aurreikusi diren beharrei erantzuteko baimendu da.

Nekazaria

Nekazaria baratzean.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 944.900 euroko gastua baimendu du 40 urtetik beherako nekazari gazteen ezarpen berriak diruz laguntzeko. Gastua 2011 eta 2013 urteetan gauzatuko da, 489.879 eta 455.020 euro hurrenez hurren. Gastua izapidetzeko dauden laguntza-eskaerei erreparatuz aurreikusi diren beharrei erantzuteko baimendu da.

Nekazari gazteak ezartzeko laguntzen programa Nafarroako Landa Garapeneko Planaren (2007-2013) barruan indarrean dago eta 1. ardatzari dagokio, nekazaritza-sektorearen lehiakortasuna handitzea jomuga duena. Laguntza ekonomiko horiek Nafarroako Gobernuak (%84) eta LGENF Europako funtsek (%16) finantzatzen dituzte.

Nekazari gazteentzako laguntzak 40 urtetik beherako pertsonei bideratuta daude, nekazaritza-ustiategi batean titular moduan edo titularkide moduan ezarri nahi badute. Bi laguntza-modalitate ezarri dira: nekazaritza-ustiategi batean nekazari nagusi moduan ezartzeko 40.000 euroko prima bakarra ematen da gehienez edo 40.000 €-ko interes-hobaria gehienez, edo bien arteko konbinazioa, gehienez 70.000 euro emanda. Instalazioko titular nagusia ez bada, 24.000 euroko prima bakarra ematen da. Laguntza diruz laguntzeko moduko inbertsioaren %40ra artekoa izan daiteke (%50ekoa, ustiategia beharrizana duen inguru batean badago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa