(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 534.000 euroko laguntza baimendu du UAGNren "In agro salute" proiekturako astelehena, 2011.eko apirilak 11


Proiektuaren barruan, Iruñean nekazaritza interpretatzeko zentroa eta nekazaritza-jarduera hedatzeko kanpainak sartzen dira


Transcripción textual del video

"In agro salute" Espainia, Frantzia eta Andorraren 2007-2013 Mugaz gaindiko Europako Lankidetza Programaren barruan sartzen den proiektua da. Proiektua Fundagrok, EAEko Itsasmendikoi Landa Garapeneko Zentroak eta Akitaniako Pirinio Atlantikoen Nekazaritza Ganberak (Frantzia) gauzatuko dute, landa-ingurua eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak herritarrei ezagutarazteko eta horiei zabalkundea emateko.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 533.893 euroko gastua baimendu du 2011-2013 aldirako, In agro salute proiektua diruz laguntzeko. Proiektua Fundagro Fundazioak sustatzen du, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra-UAGNren mendekoa denak.

"In agro salute" Espainia, Frantzia eta Andorraren 2007-2013 Mugaz gaindiko Europako Lankidetza Programaren barruan sartzen den proiektua da. Proiektua Fundagrok, EAEko Itsasmendikoi Landa Garapeneko Zentroak eta Akitaniako Pirinio Atlantikoen Nekazaritza Ganberak (Frantzia) gauzatuko dute, landa-ingurua eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak herritarrei ezagutarazteko eta horiei zabalkundea emateko.

Proiektuak 5,2 milioi euroko kostua da. 3,38 milioi Europako funtsekin finantzatzen dira, milioi bat hiru administrazioren kargura (proiektuan parte hartzen duten Espainiako bi autonomia-erkidegoak eta Frantziako departamentua), eta 750.000 euro proiektua sustatzen duten entitateen funtsen bidez.


 

Proiektuak 5,2 milioi euroko kostua du, eta 3,56 milioi Nafarroari dagozkio. Kopuru horretatik 2,3 milioi Europako funtsekin ordaintzen dira, eta milioi bat Foru Administrazioak ematen du. 178.000 euro Fundagroren berezko funtsei dagokie.

Proiektuaren barruan, nekazaritza interpretatzeko zentroa kokatuko da Iruñean, Vuelta de Aranzadi kalean. Aurreikuspenen arabera, zentroak 2012ko hirugarren hiruhilekoan irekiko ditu ateak. Zentroa Udalak 75 urterako lagatako lursail batean kokatuko da, Gurbindo Etxea izeneko eraikinean (kale horretako 6. eta 8. zenbakiak). Eraikina eginkizun berrirako zaharberrituko da, Alday-Jover arkitektoen proiektu batekin. Guztira, 1.200 metro koadro izango dira prestakuntza-jardueretarako, nekazaritza eta abeltzaintza arloko enplegu-tailerretarako eta nekazaritza-produktuen eta –jardueren sustapen-ekintzetarako.

Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako 533.893 euroko laguntza honela banatzen da: interpretazio-zentrorako, 439.894 euro, eta nekazaritza-komunikazioko eta –sustapeneko jardueretarako, 94.000 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa