(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herritarren kontzentrazioa deitu du Nafarroan gertatutako genero-indarkeriaren azken kasua kondenatzeko astelehena, 2011.eko apirilak 11


Gaur baieztatu da gertaeraren instrukzioa Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku geratu dela


Genero-indarkeriaren azken kasua kondenatzeko kontzentrazioa

Genero-indarkeriaren aurkako kartela.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, herritarrei dei egin die bihar, 12:00etan, Iruñeko Vínculo plazan, Nafarroan gertatutako indarkeria matxistaren azken kasua kondenatu eta gaitzesteko egingo den kontzentrazio isilera. Oraingoan, Yanela Zaruma Cabrera izan da biktima. Modu horretan, Foru Gobernuak Yanelaren familiari elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dizkie, eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak errotik erauzteko duen konpromisoa agerian utzi nahi du.

Gaur baieztatu denez, Iruñeko Instrukzioko 4. zk.ko Epaitegiak krimenaren eginbideen instrukzioa bertan behera utzi du eta kasua Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiaren esku utzi du, indarkeria matxistaren kasua delako.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua herri-akzio moduan agertuko da R. R. G. LL Yanelaren senargai ohiaren aurkako auzi penalean, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Lege horren arabera, Foru Komunitateko Administrazioak eta toki-entitateek, berdintasun-organismoen bidez edo besteak beste emakumeen eskubideak defendatzen dituzten entitate eta elkarteen bidez, herri-akzioa egikaritzea sustatuko dute indarkeria sexistaren kasurik larrienetan, biktimak hala eskatzen badu edo delitu-akzioaren eraginez biktima hiltzen bada.

Azpimarratzekoa da martxoaren 31ra arte Nafarroako 300 emakumek baino gehiagok polizia-indarren aurrean salaketak egin dituztela indarkeriari lotuta, azken hori fisikoa, psikikoa edo sexuala izanda, edo erasotzaileek urruntze-neurriak bete ez dituztelako. Iazko aldi berean 278 salaketa egin ziren, eta urte osoan, 1.210.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa