(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatu ditu astelehena, 2011.eko apirilak 11


Organoa Foru Gobernuko hamar kargudunek osatuko dute eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izango du buru


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko kideak izendatzeko erabakia onetsi du gaurko bileran. Batzordea Foru Gobernuko hamar kidek osatuko dute.

Zehazki, organoaren buru Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izango da eta presidenteordea Justiziako zuzendari nagusia. Zazpi batzordekide izango ditu: Barneko zuzendari nagusia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko ordezkari gisa, Familia Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuko ordezkari gisa, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntza Departamentuko ordezkari gisa, Nafarroako Osasunaren Agentziako zuzendaria, Osasun Departamentuko ordezkari gisa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko idazkari nagusi teknikaria, Aurrekontuen eta Finantza Politiken Zerbitzuko zuzendaria, Ekonomia eta Ogasuna Departamenduko ordezkari gisa eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaria, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko ordezkari gisa. Batzorde horretako idazkaria Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria izango da.

Batzorde  hori sortzea terrorismoaren biktimei laguntzeko 9/2010 Foru Legean dago jasota; lege hori Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 2010eko apirilaren 18an. Lege horren zioen azalpenean jartzen du batzordearen helburu nagusia "ETAren terrorismoaren biktimak aitortzea eta babestea" dela, talde terroristaren "laztasuna eta iraunkortasuna" dela eta bereziki Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrek sufritzen jarraitzen dutelako". Horrez gain, "nazioarteko terrorismoari" edo "zorionez gaur egun desagertu diren indarkeria terroristari, esate baterako, GAL eta eskuin muturreko taldeei" loturiko beste "errealitate penagarri" batzuk ere aintzat hartzen ditu.

Laguntzen kudeaketa eta sustapena

Gaur eratu den batzordea aipatu den lege horretako 29. artikuluan dago jasota eta Foru Legea "ezin hobeto garatzen dela" sustatzeko tresna da. Haren helburua "terrorismoaren biktimentzako aitorpen eta indarberritzerik onena" sustatzea da, "aitorpena, arreta eta elkartasun handiena emateko ahalegina" egitea behar duen taldeari zor zaion "moraltasuna eta materiala" emateko.

Horren bidez, 9/2010 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Batzordeak terrorismoaren biktimei eta haien familiei kasu bakoitzean behar duten informazioa eta laguntza teknikoa emango die indarrean den legeriaren arabera jaso ditzaketen laguntza publikoak eskuratzeko. Nafarroako Gobernuko departamentuek ematen dituzten diru-laguntzen eta laguntzen deialdiek kolektibo horrentzat lehentasuna izatea sustatu eta bultzatuko du eta biktimei eta haien familiei "ordainetan ahalik onena emateko" neurri berriak aztertuko dira.

Organismo hori kide anitzekoa da eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura dago atxikita. Batzordeak berak ezarriko ditu funtzionamendu arauak lehenengo bileran.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa