(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da 2010eko Errenta Aitorpena aurkezteko aurrez hitzordua eskatzeko epea asteartea, 2011.eko apirilak 12


948 505 505 eta 948 505 506 telefonoetara deituz edo Internet bidez eska daiteke


Bihar, asteazkena, apirilak 13, zabalduko dute Nafarroako Zerga Ogasuneko bulegoetan 2010eko Errenta Aitorpena aurkezteko aurrez hitzordua eskatzeko epea. Aurten 29.000 hitzordu egingo direla aurreikusi da. Hitzorduok 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoetara deituz (lanegunetan 08:30etik 17:30era) edo Internet bidez www.navarra.es webgunean eskatu ahal izango dira.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak 25 operadore jarri ditu jendearen eskura. Horrez gain, apirilaren 15etik ekainaren 24ra arte 73 laguneko taldea eta bitarteko material eta informatiko ugari izango ditu aitorpenak prestatzeko eta jasotzeko zerbitzua eskaintzeko.  Zerbitzu hori sei bulego hauetan emango da: Iruñan (Monte Monjardin kalea, 3), Barañainen (Comercial etorbidea, 4), Burlatan (Eskabazabal plaza, 9), Lizarran (Koronazio plaza, 2), Tafallan (Teófano Cortés plaza, 10) eta Tuteran (Sancho el Fuerte plaza, 8). Gainera, 22 erakundek aitorpen automatikoak prestatzen lagunduko dute errenta egiteko 1.300 gunetan.

Kanpaina hasi da eta zergadunek jaso dituzte dagoeneko haien etxeetan 187.363 proposamen aitorpena egiteko; aitorpen horietatik 39.694 elektronikoak dira. Berritasun gisa, aurten 12.419 gutun igorri dizkiete datu gehienak emanda dituzten zergadunei; zergadun horien proposamenak prestatzeko informazio osagarriren bat behar izan da.  Ogasunak, apirilaren 7tik 29ra, kasuan kasuko aitorpenaren proposamena egiteko behar den informazioa Internet bidez edo telefonoz emateko aukera eskainiko du.

Errentaren kanpainari buruzko informazio guztia zergadunaren arretarako 948 50 51 52 telefonora deituz, Gobernuaren webgunean (www.navarra.es), Ogasunaren bulegoetan, Lurreko Telebista Digitalean (LTD) eta sms bidez 25113 eskuko telefono zenbakian lor daiteke.

Beste herrialde batzuetako langileentzat, Nafarroako Gobernuak informazio espezifikoa ematen duten liburuxkak argitaratu ditu gaztelaniaz, ingelesez, arabieraz eta errusieraz, zergaren inguruan azaltzeko eta zerga betebeharrak behar bezala betetzen laguntzeko. Aurreko urteetan bezala, zergadunengandik bildutako dirua nora bideratuko den zehazten duten txartelak argitaratu dituzte; informazio hori etxebizitzetara bidali dute aitorpen proposamenarekin batera eta Ogasunaren bulegoetan ere eskuragarri egongo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa