(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yanela Zaruma gaztearen heriotza gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Iruñan asteartea, 2011.eko apirilak 12


Ekitaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez


Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea

Yanela Zarumaren familiari babesa emateko eta indarkeria matxista gaitzesteko egin duten elkarretaratzea ( irudia handitu )

Gobernuko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariek eta Yanela Zarumaren senide eta lagunek Iruñeko Vinculo plazan egin den elkarretaratze isilean parte hartu dute gaur goizean. Hildako gaztearen alde merezi duena egiteko eskatu eta indarkeria matxistaren azken jazoera gaitzetsi dute.

Elkarretaratzera deia egin du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez. Han izan dira neskaren gurasoak, jatorriz Ekuadorrekoak direnak, Sergio Gómez familiaren abokatua eta familiaren eta ekuadortar komunitateko beste adiskide batzuk. Haiekin batera María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Elena Torres Parlamentuko presidentea, Elma Saiz Nafarroako Gobernuko ordezkaria eta alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira, besteak beste, María Chivite (PSN-PSOE), Maiorga Ramírez (EA), Ioseba Eceolaza (Batzarra) eta José Andrés Burguete (CDN).

Elkarretaratzearen aurrealdean pankarta bati heldu diote. Biktimaren argazki bat eta "justizia eskatzen dugu" eta "matxismoaren aurrean ez dago isiltzerik" leloak zeramatzan parkartak.

Yanela Zaruma Cabrera gaztearen gorpua aurkitu zuten pasa den apirilaren 4an Beriaingo La Morea aintziran indarkeria arrastoekin. Atzo, Iruñeko Instrukzioko 4. zenbakiko epaitegiko titularrak hilketa emakumeen aurkako indarkeria kasuak aztertzeko Iruñeko auzitegiaren esku uztea erabaki zuen, indarkeria matxistaren kasu bat delako. E.R.G. LL inizialak dituen Yanelaren mutil-lagun ohia atxilotu egin dute, hilketa aitortu baitu epailearen aurrean.

Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuak auzi penalean herri akzio gisa aurkeztuko dela esan du indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzkoa den uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Lege horrek ezartzen du Foru Erkidegoko Administrazioak eta toki erakundeek herri akzioa baliatuko dutela indarkeria sexistaren kasurik larrienetan, biktimak hala eskatzen badu edo ekintza kriminalak biktimaren heriotza eraginez gero. Hala jardungo dira berdintasunerako organismoen edo emakumeen eskubideak defendatzea helburu duten erakunde edo elkarteen bidez.

Elkarretaratzearen ondoren, García Malo kontseilariak elkartasuna adierazi die gaztearen senideei eta hilketak jatorri izan duen indarkeria matxista gaitzetsi du. Biktimaren alabak hiru urte ditu eta kontseilariak esan du gaztearen gurasoek haren jagoletza eskatu dutela. Gizarte Gaietako Departamentuaren ustez ez dago inolako eragozpenik hori hala izateko.

Joan den martxoaren 31ra arte Nafarroako 300 emakume baino gehiagok jarri dituzte salaketak polizia-indarren aurrean. Guztiak indarkeriarekin loturikoak dira, eraso fisikoak, psikikoak zein sexu erasoak edo erasotzaileek beraien aurka ezarritako urruntze neurriak ez betetzeagatik. Aurreko urtean, garai berdinean, 278 salaketa jarri zituzten eta, urte osoan, 1.210.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa