(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bi ikaslek urrezko domina eta brontzezko domina lortu dituzte LHko ‘Spainskills 2011’ olinpiadetan asteartea, 2011.eko apirilak 12


Beste bi ikaslek bikaintasunari emandako dominak jaso dituzte


Diego Escribano Diseinu Grafikoaren urrezko dominaren irabazlea podiumean.

Diego Escribano Diseinu Grafikoaren urrezko dominaren irabazlea podiumean. ( irudia handitu )

Diego Escribano Ott Corellako Arte Eskolako ikasleak asteburu honetan urrezko domina irabazi du Diseinu Grafikoaren espezialitatean

Lanbide Heziketako ‘Spainskills 2011’ olinpiadetan . Hain zuzen ere, olinpiadak joan den larunbatean, apirilak 9, amaitu ziren Madrilen. Gaur egun Erasmus beka batekin ikasketak Londresen egiten dituen ikasleak, Laura Sáez irakaslearen tutoretzapean, Espainia ordezkatuko du ‘Worldskills’ munduko txapelketan, datorren urrian Britainia Handiko hiriburuan egingo dena.

Bestalde, Daniel Carroza Lizarbe Lizarrako Zentro Integratu Politeknikoko ikasleak, Jesús Zubicoa eta Javier Esquiroz irakasleen tutoretzapean, lehiaketa berean brontzezko domina lortu du CAD Produktu Industrialaren Diseinuaren espezialitatean.


'Spainskills 2011' lehiaketan parte hartu duten Nafarroako ikasleak

Ezkerretik eskuinera, Erika Lagota, Daniel Carroza, Diego Escribano, Rubén Echeverri, Rubén Medrano eta Javier Vicente. ( irudia handitu )

Nafarroako beste bi ikaslek bikaintasunari emandako dominak jaso dituzte

Hezkuntza Ministerioak sustatutako lehiaketan lortutako puntuazio handiari esker. Bata Erika Lagota da, Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko ikaslea, Ile-apaingintza espezialitatean lehiatu dena Susana Lecumberri irakaslearen tutoretzapean. Bestea Rubén Medrano da, Burlatako Ibaialde Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikaslea, Jatetxe eta Taberna Zerbitzuaren modalitatean lehiatu dena, Gabriel Angós irakaslearen tutoretzapean.

Nafarroak LHko olinpiaden 33. edizioan sei ‘skill’ edo espezialitatetan parte hartu du. Aipatutako lau ikasleez gain, Javier Vicente Panadero Iruñeko Virgen del Camino LHIko ikasleak instalazio elektrikoen espezialitatean parte hartu du, Jesús Esteve eta Oscar Ojer irakasleen laguntzaz; eta Rubén Echeverri Iruñeko San Juan Donibane BHIko ikasleak Arotzeria modalitatean parte hartu du, José Ángel Urtasun eta Patxi Garisoain irakasleen tutoretzapean.

Larunbateko sari-banaketaren aurretik, aurreko astean parte-hartzaileek haien proiektuak garatu eta trebetasun teknikoak jendaurrean eta komunikabideen aurrean erakutsi zituzten. Saio horiek txapelketako web ofizialean transmititu dira. Lehiaketa ikasleen motibazioari eragiteko eta probetan parte hartzen duten zentroen artean prestakuntza-esperientziak trukatzeko pentsatuta dago.

Lanbide Heziketaren sustapena eta zabalkundea

Olinpiada horiek Madrileko IFEMA azoka-esparruan egin dira apirilaren 4tik 9ra. Bi urterik behin hainbat autonomia-erkidegotako 23 urtetik beherako ikasleak biltzen dituzte. Bakoitzaren lanbidean onenak izateko eta urrezko domina lortzeko lehiatzen dira, modu horretan Espainia ordezkatuko dute-eta ‘Worldskills’ munduko txapelketan. Aurten txapelketa Londresen egingo da urrian.

Nafarroak ‘Spainskills’ lehiaketaren azken bi edizioetan parte hartu du, 2007an hiru espezialitatetan eta 2009an bederatzi espezialitatetan. Azken olinpiadetan, Laura Alcáraz López ile-apaingintzako espezialitatean Foru Komunitatea ordezkatu zuenak, Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoko Ile-apaingintza zikloko ikasleak, zilarrezko domina lortu zuen eta Espainia Europako ‘Euroskills’ olinpiadetan ordezkatu zuen, Lisboan, joan den abenduan.

Espainiak bazkide moduan parte hartzen du Worldskills erakundean. 50 herrialdetik gora biltzen ditu eta xedea LH sustatzea eta zabaltzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa