(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko Neurologia zuzendariak Nafarroan iktusaren tratamenduak izan dituen emaitzak aurkeztu ditu asteazkena, 2011.eko apirilak 13


Iktus Unitateari eta gaixoak identifikatzeko eta lekualdatzeko kode berezi bati esker, arreta espezializatu goiztiarra eman daiteke


Jaime Gállego

Jaime Gállego Nafarroako Ospitale Guneko Neurologia Zerbitzuko zuzendaria ( irudia handitu )

Jaime Gállego Culleré doktoreak, Nafarroako Ospitale Guneko Iktus Unitateko eta Neurologia zerbitzuko buruak, Nafarroan iktusaren tratamenduaren emaitzen berri eman du gaur goizean. Datorren apirilaren 15ean Lleidan egingo den 2011ko Iktusaren Osasun Arretarako Planaren estatuko bileran azalduko ditu emaitzak.

Iktus terminoak odolaren zirkulazioko arazo batek eragindako garun eritasunen multzoari egiten dio erreferentzia. Eritasun horiek arterien buxadurak eragin ditzakete (garuneko infartua) edo odol hodi bat apurtzen delako eta, ondorioz, garuneko alde batean odola pilatzen delako (garuneko odol jarioa). Iktusen artean % 80 infartuak dira eta % 20 odol-jarioak, gutxi gorabehera. Iktusa Espainiako biztanleen artean heriotzen bigarren sorburu nagusia da eta emakumeen artean lehenengoa (jatorri hori duten heriotzak hamabost minuturo gertatzen dira). Helduetan ere epe luzera baliaezintasuna edo minusbaliotasun larria eragiten duen arrazoi nagusia da eta dementzia eragiten bigarrena. Iktusaren arretak osasun gastuaren % 3 eta % 4 hartzen du.

Gállego doktoreak azaldu duenaren arabera, botika tronbolitiko bidezko (tronboa edo odolbatua desegiteko farmakoak) tratamendua esku hartzerik eraginkorrenetakoa da tratamendua har dezaketen pazienteetan eta Iktus Unitateetan dauden pazienteentzako arreta neurologiko espezializatuak iktusa duten biztanleen zati bati egiten dio mesede.

Iktus Kodea izeneko prozedura aplikatuz, sintomak detektatu eta pazientearen tratamendu espezializatua aplikatu arteko denbora laburtzen da, hala dagokionean, Iktus Unitatera lekualdatzearen bidez.  Sistema hori ezartzeko larrialdi zerbitzu medikoen, lehen mailako arretako zentroen eta eskualdeko ospitaleen eta aipatu den ospitalearen (Nafarroako Ospitale Gunea eta bertako Iktus Unitatea) arteko koordinazio estua behar da.

Nafarroako Iktus Unitatea

2005eko otsailetik 2010eko apirilera arte, Nafarroako Ospitale Guneko Neurologia Zerbitzuak iktus akutua zuten (% 85 infartu eta % 15 odol jario) 4.840 paziente (urtean 800) artatu zituen, horietatik % 72 Iktus Unitatean sartu zituzten. Iktus Unitatean sartu zirenen batez besteko adina 73 urte izan zen (71 urte gizonezkoetan eta 76 emakumezkoetan). Gaur egun, hilean 10 tratamendu tronbolitiko baino gehiago aplikatzen dira.

2010eko abendutik diziplina anitzeko talde batek tratamendu endobaskularra edo esku hartze neurologikoa aplikatzeko aukera eskaintzen du, egunean 24 orduz eta asteko zazpi egunetan.

Iktus Unitateak hainbat argitarapen, estatuko eta nazioarteko biltzarretan aurkezpenak eta doktorego tesiak egin ditu eta Nafarroako Gobernuaren eta Karlos III.a Institutuaren beken bidez egindako ikerketa lanetan elkarlanean aritzen da.

Gállego doktorearen ustez, hauxe da ondorioa: "Iktusaren aurkako borroka irabazten ari gara, tratamenduan eta gizartearentzat eta gaixoen familientzat indarberritu diren pazienteen portzentajean nabarmen egin da aurrera; hala ere, oraindik ez da aitortu, ezta ulertu ere, iktusa senda daitekeen eta sendatu behar den gaixotasuna dela, gaur egun eskura dauden tratamenduen bidez eta Espainiako hirugarren mailako ospitale gehienetan sarri egin beharko liratekeen fase akutuko ebakuntzen bidez. Tratamendu berri horiei esker, tratamenduen segurtasun tartea nabarmen handitu daiteke eta gizartearen zati handi batentzat eskuragarri jarriko dira, garraiobide egokiaren bermatuz gero.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Grafíco: Pacientes tratados con trombolisis en Navarra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa