(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batxilergoko Sari Berezia, Ansoleaga, Ortografiakoa eta Biologia, Fisika, Kimika, Matematika eta Geografiako Olinpiadetakoak banatu dituzte asteazkena, 2011.eko apirilak 13


Catalán kontseilaria sariak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian Nafarroako Jauregian


Transcripción textual del video

"Nafarroako Gobernuak, eta zehatzago esanda, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Erresuma Zaharreko ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenak hartzen dituen Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa ireki nahi izan du, gure komunitatea beste lehiaketa eta beste olinpiada batzuetan modu distiratsuan ordezkatu duten Nafarroako gazte hauek aitortzeko eta zoriontzeko.

Marta, Xabier, Diego, Sandra, Maialen, Arantza, Iciar, José, Nabor, Álvaro, Miguel, Ana, Alejandro, Marco, Alberto, Leire eta María, Jauregi honetako Tronu Aretoak hartzen zaituzte zuen arrakasta eta lana aitortzeko eta gaur saritu eta aitortzen diren zuen ibilbide zoragarrien aurrean guztiok sentitu behar dugun mirespena agertzeko.

Gure Komunitateak, aurrera egiten eta onena ematen jarraitzeko, talentua duten gazteak, ekintzaileak, sortzaileak eta irudimentsuak behar ditu, gaur egungo gizarteko arazoak ebazteko gogoeta, zorroztasuna, zolitasuna eta abilezia aplikatzen dituztenak, zuek sari hauetan eta olinpiada hauetan izandako arazoen aurrean aplikatu dituzuen moduan".

Catalán kontseilaria saritutako ikasleekin.

Catalán kontseilaria saritutako ikasleekin. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna 2009-2010 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak eta Florencio de Ansoleaga saria, Ortografiako Lehiaketa Hispanoamerikarreko saria eta Biologia, Fisika, Kimika, Matematika eta Geografia olinpiadetako sariak emateko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta bertara Teresa Aranaz Jiménez Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia eta saritutako ikasleen irakasleak eta familiakoak joan dira.

Catalán kontseilariak nabarmendu duenez, gaur egindako ekitaldiaren bidez "sarituen arrakasta eta lana aitortu eta gaur saritu eta aitortzen diren zuen ibilbide zoragarrien aurrean guztiok sentitu behar dugun mirespena agertu nahi izan da". Horrez gain, kontseilariaren esanetan, Nafarroak, aurrera egiteko, "gazte ekintzaileak eta irudimentsuak behar ditu, gaur egungo gizarteko arazoak ebazteko gogoeta, zorroztasuna, zolitasuna eta abilezia aplikatzen dituztenak, zuek sari hauetan eta olinpiada hauetan izandako arazoen aurrean aplikatu dituzuen moduan".

Batxilergoko sari berezia espediente akademikoan batez beste 8,75 edo gehiago atera duten ikasleek borondatez egiten duten aparteko proban kalifikaziorik onenak lortzen dituzten Foru Komunitateko ikasleei ematen zaie.

Probak bi azterketa ditu. Lehenengoan testu-iruzkina egin behar da hiru proposamenen artean hautatuta: hizkuntzari, historiari edo filosofiari lotutako gaia, edo atzerriko hizkuntzan dagoen testuaren analisia. Bigarren ariketan hautagai bakoitzak ikasi duen modalitateko eta ibilbideko enborreko bi ikasgairekin lotutako probak egiten dira. Batxilergoko Sari Berezia lortzen duenak diploma eta 450 euro jasotzen ditu. Saria espediente akademikoan agertzen da eta, horri esker, titulartasun publikoa duten unibertsitateetan, lehenengo mailako matrikula-gastuak ez dira ordaintzen.


Catalán kontseilaria sariaren diploma Nabor Jiménez sarituetako bati ematen.

Catalán kontseilaria sariaren diploma Nabor Jiménez sarituetako bati ematen. ( irudia handitu )

2009/2010 ikasturteko probetara 34 ikasle aurkeztu ziren, eta Navarro Villoslada BHIn egin ziren,

357/2010 ebazpenean ezarritako jarraibideen arabera. Kalifikaziorik handienak, eta beraz, Batxilergoko Sari Berezia hurrengo hauek lortu zuten: Marta Santiago González (Iruñeko San Cernin ikastetxea), notarik onena lortu zuen ikaslea, eta jarraian, ordena honetan, Xabier Esparza Adot (Iruñeko San Fermin ikastola), Diego Galán Donlo (Iruñeko San Ignacio ikastetxea) eta Sandra Gómez San Esteban (Iruñeko Santa María la Real ikastetxea).

Florencio de Ansoleaga saria 1917an sortu zen, Iruñeko arkitekto eta ikertzaile ospetsua hil eta hurrengo urtean. Saria sortu zen orduko Magisteritza Eskola Arrunteko espediente akademikorik onena saritzeko. Eskola horretan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) gaur egungo Maisu Diplomaturaren aurreko ikasketak eskaintzen ziren. Horrez gain, Iruñean aldi hartan zegoen institutu bakarreko espedienterik onena saritzen zen, gaur egungo Plaza de la Cruz BHI den horretakoa. Sariaren hasierako kopurua 200 pezetakoa zen, eta kopuru horri sinbolikoki eusten zaio, bi eurora gaurkotuta. Kopuru hori osatzeko, 300 euroko balioa duen material bibliografikoa ematen da.

2010ean, Florencio Ansoleaga saria jaso dute Maialen Donamaria Indacoecheak, UPNAko Maisu Diplomaturako espedienterik onena izateagatik, eta Arantxa Bezunartea Pascualek, Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko espedienterik onena izateagatik.

Ortografia eta Biologia, Fisika, Kimika, Matematika eta Geografiako olinpiadak

Ortografiako Txapelketa Hispanoamerikarrean Batxilergoko 2. mailan matrikula eginda duten ikasleek parte hartzen dute. Txapelketa honetan parte hartu nahi duten Foru Komunitateko zentroek, kasuan kasuko proben bidez, ikasleetako bat hautatzen dute, eta horrek Nafarroa ordezkatzen du fase autonomikoan. Proba hori ere Navarro Villoslada BHIn egiten da. Txapelketaren hamaikagarren edizioan, probak 2010eko urriaren 6an egin ziren, eta Itziar Lopez Mayayo izan zen irabazlea, Martzillako Marqués de Villena BHIkoa.

Bestalde, joan den urtarrilaren 21ean UPNAn egindako Matematikako Olinpiadetan, hauek izan ziren irabazleak –ordena honetan-: José Sebastián Ochotorena (Iruñeko San Ignacio ikastetxea), Nabor Jiménez Segura (Corellako Alhama BHI) eta Álvaro Mozota Fraúca (Iruñeko San Ignacio ikastetxea). Aipatzekoa da olinpiada horien fase nazionalean, joan den martxoaren 24an eta 27an egindakoan, José Sebastián Ochotorenak zilarrezko domina lortu zuela.

Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateak antolatu zuen Biologiako Olinpiada joan den martxoaren 3an. 75 itemeko testa izan zen, hainbat arlori buruzko galderekin, hala nola biokimika, metabolismoa eta mikrobiologia. Proba horretan Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten. Lehenengo postuak, eta beraz, Nafarroa fase nazionalean ordezkatzeko txartelak, hurrengo hauentzat izan ziren: Miguel Nuño Viguría (Iruñeko San Ignacio ikastetxea), Ana Castiella García (Iruñeko San Ignacio ikastetxea) eta Alejandro Urdiciain Ezpeleta (Martzillako Marqués de Villena BHI). Miguel Nuño Viguriak, Nafarroako lehen sailkatuak, Espainia ordezkatuko du Biologiako V. Olinpiada Iberoamerikarrean, Costa Rican.

Kimikako olinpiada Hezkuntza Ministerioko programa baten barruan egiten da, Espainiako Kimikarien Elkarte Nazionalarekin eta Kimikako Espainiako Errege Sozietatearekin lankidetzan. Foru Komunitatean Aragoiko eta Nafarroako Kimikarien Elkargoak antolatzen du. Fase autonomikoaren probak aurten Nafarroako Unibertsitatean egin dira. Lehenengo sailkatua Nabor Jiménez Segura (Corellako Alhama BHI) izan zen, bigarrena Alejandro Urdiciain Ezpeleta (Martzillako Marqués de Villena BHI) eta hirugarrena Marco Ojer de Andrés (Plaza de la Cruz BHI).

UPNAn joan den otsailaren 24an egindako Fisikako olinpiadako lehenengo hiru sailkatuak hurrengo hauek izan ziren: Nabor Jiménez Segura (Corellako Alhama BHI), Alberto Miranda Santafé (Iruñeko Santa María la Real ikastetxea) eta Alvaro Mozota Fraúca (Iruñeko San Ignacio ikastetxea). Apirilaren hasieran Murtzian egindako fase nazionalean Nabor Jiménez Segurak zilarrezko domina lortu zuen, baita Álvaro Mozota Fraucak ere; Alberto Miranda Santafék brontzezko domina lortu zuen.

Bestalde, 2011n, Nafarroako Geografoen Elkargo sortu berriak Nafarroako Geografiaren lehenengo olinpiada antolatu du. Probak Hezkuntza Departamentuan egin ziren eta 43 ikaslek hartu zuten parte. Hiru irabazleak hauek izan ziren: Leyre Resano Marzo (Iruñeko San Ignacio ikastetxea), María Domínguez Arrizabalaga (Iruñeko San Ignacio ikastetxea) eta Sandra Aguilera Urtea (Iruñeko Santo Tomás ikastetxea).



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa