(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak datorren maiatzaren 22ko hauteskundeei loturiko esteka jarri du webgunean
asteazkena, 2011.eko apirilak 13


Webgunearen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Parlamenturako eta Foru Erkidegoko kontzejuetarako hauteskundeetako bozen zenbaketa


Hauteskundeen inguruko informazioa, Nafarroako Gobernuak prestatutakoa

Hauteskundeen inguruko informazioa duen esteka, Nafarroako Gobernuak prestatutakoa ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren maiatzaren 22an egingo diren Parlamenturako eta Kontzejuetarako hauteskundeen inguruko esteka bat jarri du euskaraz eta gaztelaniaz webgunean.

Foru Gobernuak, zenbaketa prestatzearen ardura izango duen Hauteskunde Batzordearen bidez, hauxe jarri du webgunean: botoa nola eman azalduko duen informazio erabilgarria, hauteskundeen egutegiko data garrantzitsuenak,  izapideak egiteko epeak, esate baterako, posta bidezko botoa eskatzeko edo hautagai zerrendak aurkeztekoikusteko desgaitasuna duten pertsonak braillez dagoen botoa emateko aukerari buruzko araudia edo argibideak. Hauteskundeen gauan, gainera, webgunearen bidez behin-behineko emaitzak jarraitu ahal izango dira.

Webguneak zortzi atal nagusi ditu: hauteskundeen araudiari buruzko alderdiak, botoa postaz emateko moduak eta atzerrian bizi direnentzako argibide espezifikoak, gutun-azalen deskribapen zehatza, hauteskundeetan erabiliko diren boto-txartelak eta hautestontziak eta hauteskundeetan hautagai zerrenda aurkezteko behar diren epeen eta baldintzen inguruko informazioa, eskudunak diren hauteskunde batzordeetara igorri beharreko inprimaki egokiak barne. 

Ohiko galdera batzuen atala ere badu eta atal horretan honako hauen inguruko informazioa azaltzen da: hauteskunde egutegia, hauteskunde sistemaren inguruko azalpenak eta hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea duten pertsonak, hauteskunde mahaian botoa emateko jarraitu beharreko pausoak, hautesle-erroldan okerren bat egonez gero egin beharreko izapideak edo hauteskunde mahaiko kide izateko aukeratzen diren herritarren eskubideak eta betebeharrak. 

Webgunean eserlekuak banatzeko D'Hondt metodoaren azalpenak eta adibide praktikoak azaltzen dira, D'Hondt metodo horren bidez eserlekuak boto kopuruaren arabera banatzen dira. Aurreko urteetako hauteskundeetako emaitzei buruzko informazioa duen kapitulu berezia ere badu.

Datorren maiatzaren 22ko hauteskunde gauean, webguneak hauteskundeen behin-behineko emaitzak zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko die Interneteko erabiltzaileei botoen zenbaketa egin ahala. Parlamenturako behin-behineko emaitzak eta kasuan kasuko eserlekuen banaketa zein Nafarroako udalerri bakoitzeko botoen emaitzak plazaratuko dira.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa