(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Argentinak baso-kudeaketan elkar ulertzeko protokoloa adostu dute osteguna, 2011.eko apirilak 14


Dokumentu hori dela bide, Nafarroako baso-teknikariek kudeaketa-esperientzia Argentinara eraman dezakete


Baso-arloko protokoloa

Baso-kudeaketan lankidetzan aritzeko protokoloa Nafarroaren eta Argentinaren artean. Mónica Gabay eta Andrés Eciolaza. ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Komunitateak eta Argentinak baso-kudeaketaren arloan elkar ulertzeko protokoloa egin dute. Modu horretan, aurrerantzean plan eta estrategia bateratuak egin, esperientziak trukatu eta prestakuntza-jarduerak egin ahal izango dira.

Protokoloa sinatuko dute Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan José Mussi Argentinako Ministroen Kabinete Buruzagitzako Ingurumen eta Garapen Jasangarriaren Idazkaritzako idazkariak. Protokoloaren testua entitate sinatzaileetako ordezkariek itundu dute, hain zuzen ere, Mónica Gabay Argentinako Eredu Basoen Programa Nazionaleko koordinatzaile nazionalak eta Andrés Eciolaza Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiak.

Nafarroa liderra da Espainian baso-kudeaketari dagokionez. Foru Komunitateko basoen %60 antolatuta daude, hau da, kudeaketa-plan jasangarriak dituzte, eta ia %50

PEFC zigiluaren bidez ziurtatuta daude. Nafarroako Gobernuak ezagutza hori Argentinara esportatu nahi du herrialdearen iparraldeko eskualdeetan praktikan jartzeko, hain zuzen ere, inguru horretan mobilizatzen baita egur gehien.

Protokolo horri esker, Nafarroako Gobernuko baso-teknikariek Argentinan baso-kudeaketako ekintzak abian jartzea zainduko dute. Protokolotik eratorritako jarduerek Nafarroako baso-sektorea ere inplikatuko dute. Hain zuzen ere, baso-sektorea

Foresna k (zuraren jabeak) eta Ademan ek (sektoreko enpresak) ordezkatzen dute, eta herrialde horrekin lankidetza-bideak arakatuko dituzte.

Adostutako testuan klima-aldaketari eta energia berriztagarriei buruzko atalak bildu dira. Jarduera-esparru horiei dagokienez, protokoloaren arabera, Argentinan negutegi-efektuko gasen isurketa murrizteko proiektuak sustatuko dira, Argentinako eta Nafarroako enpresen parte-hartzearekin, eta Argentinan dendroenergiari buruz (zuretik eta ikatz begetaletik lortzen dena) indarrean dauden programen barruan informazioa trukatuko da, baita energia-efizientziari, ustiapen jasangarriari eta klima-aldaketarekin lotutako hondamendi naturalen prebentzioarekin lotutakoa ere.

Protokoloaren denbora-esparrua mugagabea da, alderdi batek salatzen ez badu. Sinatzaileen artean lankidetza-moduak aurreikusi dira, informazioa eta profesionalak trukatuz eta lan-programa bateratuak eginez. Horren barruan, egin behar diren jarduerak, modu operatiboa, helburuak, alderdien erantzukizuna eta finantzaketa ezarriko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa