(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Estatuari galdatu dio KAri eskatzeko toki-entitateei inbertsioak egiteko zorpetzea baimentzen dien arauaren kautelazko etenaldia ken dezan osteguna, 2011.eko apirilak 14


Salanueva kontseilariaren esanetan, Zapatero presidentearen errekurtsoak herritarrak jasotzen dituen oinarrizko zerbitzuei eta enpleguaren sorkuntzari zuzenean kalte egiten die


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak Espainiako Gobernuari gaur galdatu dio Konstituzio Auzitegiari eskatzeko toki entitateei oinarrizko azpiegituretan inbertsioak egiteko zorpetzea baimentzen dien arauaren kautelazko etenaldia ken dezan. Etenaldia Auzitegiak adostu zuen José Luis Rodríguez Zapatero presidenteak arauaren kontra jarritako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoari erantzunez.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak Espainiako Gobernuari gaur galdatu dio Konstituzio Auzitegiari eskatzeko toki entitateei oinarrizko azpiegituretan inbertsioak egiteko zorpetzea baimentzen dien arauaren kautelazko etenaldia ken dezan. Etenaldia Auzitegiak adostu zuen José Luis Rodríguez Zapatero presidenteak arauaren kontra jarritako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoari erantzunez.

Salanueva kontseilariak esan duenez, Nafarroako toki entitateek abian jarritako inbertsioen kautelazko etenaldiak "segurtasunik eza juridikoa" eragiten du, enplegua sortzeari kalte egiten dio eta herritarrentzat "oinarrizko azpiegiturak" sortzea "arriskuan jartzen du". "Hori ez da defizita murrizteko bidea. Erabaki horrek ondorio garrantzitsu eta desatseginak ekarriko ditu", esan du kontseilariak.

Salanuevak Foru Komunitateko toki entitateen "egoera saneatua" eta Toki Administrazioko departamentuak horien bideragarritasuna egiaztatu ondoren baimendu dituen inbertsioei aurre egiteko gaitasuna defendatu du. Kontseilariaren ustez, horrek lekuz kanpo uzten du Espainiako Gobernuak ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legearen 8.2. artikuluaren aurka planteatutako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoa. Hain zuzen ere, Foru Lege horren bidez defizit publikoa murrizteko aparteko neurriak Nafarroako Foru Komunitatera egokitu ziren.

Joan den

apirilaren 8an, ostiralean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Konstituzio Auzitegiak Espainiako Gobernuko presidenteak aurkeztutako errekurtsoaren izapidetza onartu zuela eta aurkaratutako manuaren kautelazko etenaldia agindu zen, Zapatero presidenteak eskatuta. Horretarako, presidenteak Konstituzioaern 161.2 artikulura jo du.

Etenaldia Konstituzio Auzitegiak berretsi edo bertan behera utzi dezake gehienez ere bost hilabeteko epean. Nafarroako Parlamentuak onetsitako neurria etenda dagoen bitartean, maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuaren 14. artikulua aplikatzen da. Hori dela bide, aparteko neurriak hartzen dira defizit publikoa murrizteko, eta horren arabera, toki entitateek 2011n eskuratu ditzaketen kredituen mugak ezartzen dira.

 

Salanuevak azaldutakoaren arabera, foru-araudia etenda, foru-legearen bidez 2008an onetsi zen eta 2009tik indarrean dagoen Nafarroako 2009-2012 Toki Inbertsioen Planera bildutako lan batzuk ezin izango dira egin, Estatuak ezarritako zorpetze-mugak gainditzen dituztelako. Horrez gain, toki entitateetan "segurtasunik eza juridikoa" sortzen da, "ez baitakite proiektu horiek egiteko zorpetu ahal izango diren edo ez".

800 lan ukituta egon daitezke

Kontseilariaren esanetan, kautelazko etenaldiak Inbertsioen Planera bildutako 800 lan inguru ukitu ditzake, Nafarroako toki entitateen finantzaketa-formula osatzen dutenak. Horrez gain, kontseilariaren esanetan, egoera honek espediente bakoitza aztertzea eskatzen du.

Salanuevaren ustez, Espainiako Gobernuaren erabakiak "Nafarroaren autonomiari eraso egiten dio toki finantzaketaren arloan", Foru Komunitatean ezarritako enplegua sortzeko planei kalte egiten die eta abian dauden lanen enpresa esleipendunetan eragin oso negatiboa izan dezake.

Toki Administrazioko Departamentuak zirkularra igorri du Nafarroako toki entitateei egoera honen berri emateko, eta epe laburrean Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin biltzea aurreikusi du egoera aztertzeko. Kontseilariaren esanetan, egoera honek "hornikuntza, argiteria, zoladura eta sareen arloko oinarrizko azpiegiturak" geldiarazi ditzake.

Toki Inbertsioen Planaren barruan 233,4 milioi euroko finantzaketa ezarri da toki entitateen oinarrizko lanetarako 2009-2012 aldian. Bere garaian, Nafarroako 300 toki-entitateri zegozkion 1.000 espediente baino gehiago gehitu ziren.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa