(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Gares, Lizarra eta Muesko hainbat hotel-jarduera eta -proiektu ikustera joan da
ostirala, 2011.eko apirilak 15


Bisitatu dituen hoteletatik hiruk Kultura eta Turismo Departamentuaren laguntzak jaso dituzte, 494.000 euro hain zuzen ere


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria Gares, Lizarra eta Muesko hainbat hotel-jarduera eta -proiektu ikustera joan da. Herri horietara Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusiak lagunduta joan da.

Garesen, kontseilariak El Cerco landa hotelera egin du bisita. Hotela herriaren erdigunean dago eta Kultura eta Turismo Departamentuaren laguntzak jaso ditu, 181.535 euro hain justu ere. Eraikinaren arkitektura tradizionala da eta sotoa, beheko solairua eta beste lau solairu ditu.

10 logela eta 17 leku finko ditu. Sotoan galdara gela bat, biltegi bat eta langileentzako komuna daude. Beheko solairuan sarrera, harrera mahaia, janlekua eta sukaldea ipini dituzte. Lehenengo solairuan gela bikoitz bat, egongela bat eta guztientzako komunak daude. Bigarrenean banako lau logela jarri dira. Hirugarrenak banako bi logela eta hirukoitz bat ditu. Azkenik, laugarren solairuan bi logela hirukoitz eta bulego bat daude. Jabeek gaur arratsaldean irekiko dute hotela.

Jarraian, kontseilaria Lizarrako erdigunean dagoen Chapitel hotelera joan da. Lau izarreko ostatua da eta Kultura eta Turismo Departamentuaren 200.000 euroren laguntza jaso du.
Horrez gain, Nafarroako Gobernuak hotel horri Sonagar sozietateak (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) Nafarroa Bermea (600.000 euro) ematearen aldeko txostena egin zuen.

Hotelak fatxada mantendu eta barrualdea berritu du. Sotoa, beheko solairua eta beste hiru solairu ditu. Zehazki, 14 logela ditu eta 27 leku finko. Honelaxe dago banatuta eraikina: sotoan maletak biltzeko gela, bulego bat eta aparkalekua daude. Beheko solairuan harrera mahaia, egongela, janlekua, sukaldea, aldagela bat, biltegi bat eta zerbitzu orokorrak jarri dituzte. Lehen solairuan bost logela bikoitz eta bulego bat eta, bigarren solairuan, beste bost logela bikoitz daude. Azkenik, hirugarren pisuan hiru logela bikoitz (horietako batek egongela du) eta egongeladun banako logela bat ipini dituzte. Jabeek gaur arratsaldean irekiko dute hotel azpiegitura berria.

Azkenik, kontseilaria Muesen dagoen hiru izarreko landa hotel bat ikustera joan da. Hotela eraikitzeko azken fasean dago. Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren 113.085 euroren laguntza jaso dute hotela eraikitzeko.

Zehazki, ostatuak zortzi logela bikoitz izango ditu eta horietako batek egongela. Guztira 16 leku finko izango ditu. Hotela eraikin baten albo bateko mehelinean dago eginda, forma nahiko angeluzuzena du eta sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta bigarren ditu, azken hori txapitula-formakoa. Barrutia Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Kultura Ondarearen Ondasun Higiezinen inbentarioan dago jasota.

Sotoan banatzailea, janlekua eta sukaldea daude. Beheko solairuan sarrera, harrera mahaia eta kafetegia, bi egongela, banatzailea, maleten gela eta instalazioetarako lau gela jarri dira. Bestalde, lehen solairuak lau logela ditu, bakoitza bainugela banarekin, eta bigarren solairuak hiru logela, bakoitza bainugela banarekin eta logela bat bainugela eta egongelarekin.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa