(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Estatuak toki entitateen zorpetzearen aurka aurkeztutako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoan aurkeztea erabaki du astelehena, 2011.eko apirilak 18


Defentsa eta ordezkaritza Foru Gobernuko aholkularitza juridikoaren esku utzi ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legearen aurka sustatutako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoan agertzea adostu du. Hain zuzen ere, Foru Lege hori dela bide, defizit publikoa murrizteko neurri bereziak Nafarroako Foru Komunitaterako moldatzen dira.

Aurkaratutako araua eten denean, egindako hasierako azterlanaren arabera, Nafarroan 90 toki entitatek dituzte baimenduta foru-araudiak babestutako bideragarritasun-irizpideetan oinarritutako inbertsioak. Toki entitate horiek ezin izango dituzte kredituak lortu kasu askotan hasita dauden eta kasu batzuetan amaitzear dauden lanak ordaintzeko. Kopuru osoa 44,5 milioi ingurukoa da, eta toki entitateen ekarpena 10.150.000 eurokoa da.

Egoera horren eraginez, kontratu-konpromisoak bete dituzten enpresa eraikitzaileei ezin izango zaie ordaindu, lanen kostuari aurre egin beharko zaio eta enpresa-sektorea, hain zuzen ere, krisi ekonomikoak gogorren astindutako sektorea, egoera kritikoan jarriko da.

Aribe

Foru arauak toki entitateei zorpetzea baimentzen zien oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak egiteko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legearen aurka sustatutako konstituzioaurkakotasun-errekurtsoan agertzea adostu du. Hain zuzen ere, Foru Lege hori dela bide, defizit publikoa murrizteko neurri bereziak Nafarroako Foru Komunitaterako moldatzen dira.

Nafarroan neurriak 90 entitate publiko ukitzen ditu, eta aurreikusitako inbertsioak 44 milioi eurora artekoak dira. Kopuru horretatik, udalek 10,1 milioiko ekarpena egingo dute. Azpiegiturak horiek egiten ez badira, 2.200 lanpostu baino gehiago ukituko dira.

Errekurtsoa aipatu legearen 8.2 artikuluaren aurka zuzenduta dago. Artikulu horren arabera, Foru Gobernuak baimendutako toki-entitateen inbertsioetarako zorpetzea egiteko aukera dago, Toki Administrazioko Departamentuak proiektuaren bideragarritasn ekonomikoa egiaztatzen duenean. Espainiako Gobernua ez dago egokitzapen horrekin ados.

Zehatz esanda, aipatu artikuluaren arabera, 2005-2008 eta 2009-2012 aldietarako Azpiegituren eta Toki Inbertsioen Planetara bildutako lanak dituzten toki entitateek "dagokien ekarpen portzentajea finantzatzeko kredituak ituntzen ahalko dituzte, behin Toki Administrazioko Departamentuak proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztaturik". Azpiegituren eta Toki Inbertsioen Planetara bilduta ez dauden gainerako inbertsioen kasuan, "kredituak ituntzen ahalko dira, baldin eta aurretik Toki Administrazioko Departamentuak baimena ematen badu, kontuan harturik aplikatzekoa den foru araudia eta 2011. urterako defizit publikoa murrizteko helburuak. Helburu horiek Defizit publikoa murrizteko neurri bereziak hartzen dituen maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuan zehaztu ziren".


 

Segurtasunik eza toki enteentzat

Foru Gobernuak joan den apirilaren 6an Konstituzio Auzitegiaren idazkia jaso zuen, eta hori dela bide, konstituzioaurkakotasun-errekurtsoaren izapidetza onartu dela jakinarazi zitzaion. Modu horretan, prozesuan agertzeko eta komenigarritzat dituen alegazioak formulatzeko aukera eman zitzaion.

Jakinarazpena

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bi egun geroago . Horrekin batera, aurkaratutako manuaren kautelazko etete-agindua eman da, eta Foru Gobernuak agindu hori bertan behera uzteko eskatu du, Nafarroako toki entitateentzat sortzen duen "segurtasunik eza juridikoa" dela eta . Izan ere, toki entitateek lanak abian jarrita dituzte saneamendu, argiteria, zoladura eta sareen arloetan "oinarrizko azpiegiturak" eraikitzeko.

Nafarroako Gobernuak, gaurko akordioan, prozesu honetan defentsa eta ordezkaritza Foru Gobernuaren aholkularitza juridikoaren esku utzi du, eta auzian sortutako gastuetarako aurrekontuko partida zehaztu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa