(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia" lana argitaratu du astelehena, 2011.eko apirilak 18


Liburuan Espainia Berriko erregeorde izan zenaren hainbat alderdi ezezagun daude aztertuta, baita erregeordeak foru erkidegoarekin zeukan harremana ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia" obra aurkeztu du gaur. Liburuan Espainiako VII. mendeko pertsona ospetsuenetako baten, Juan de Palafox y Mendozaren, hainbat alderdi ezezagun daude aztertuta. Fiteron jaio zen 1600. urtean eta Espainia Berriko erregeorde izan zen, baita apezpiku ere Mexikoko Puebla de los Angelesen eta Soriako Burgo de Osman.

Catalan eta Fernandez liburuaren aurkezpenean

Alberto Catalan eta Ricardo Fernandez "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia" obra aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia" obra aurkeztu du gaur. Liburuan Espainiako VII. mendeko pertsona ospetsuenetako baten, Juan de Palafox y Mendozaren, hainbat alderdi ezezagun daude aztertuta.

Fiteron jaio zen 1600. urtean eta Espainia Berriko erregeorde izan zen, baita apezpiku ere Mexikoko Puebla de los Angelesen eta Soriako Burgo de Osman.

Liburua gaur goizean aurkeztu dute Alberto Catalan Higuerasek, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak, eta Ricardo Fernandez Graciak, liburuaren egileak.

Lanak zortzi kapitulu dauzka eta orain arte gutxi aztertu diren Palafoxen hainbat alderdi ematen ditu ezagutzera, Nafarroarekin zuen harremana, adibidez.

Hori, Juan de Palafoxen artxibo partikularreko jatorrizko dokumentuak (asko argitaragabeak) kontsultatu ahal izan dituztelako. Artxiboa, gainera, goitik behera katalogatu dute.

Liburua Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eros daiteke, 16 euroan; Funtsaren helbidea hau da: Navas de Tolosa kalea, 21, Iruña

.

Palafox eta Nafarroa

Liburuaren lehenbiziko kapituluan Juan de Palafoxen jaiotzari, haurtzaroari eta jaioterriko (Fiteroko) oroitzapenei buruzko informazioa dago.

Gainera, foru lurretan dauden haren gaineko oroitzapenen ibilbide historikoa egiten du: Iruñeko San Joseko karmeldarren gutun argitaragabeen azterketa; pertsonaiaren kontzientzia historikoa, XVIII. mendeko lekukoen bitartez; eta haren idatziak eta irudia zabaldu zituzten nafar indiano batzuen papera.

Bigarren kapitulua Palafox apaizgora eraman zuten gertakariei buruzkoa da eta Arizako notarioari bidali zizkion gutun ugari eta beste lekuko batzuk agertzen dira.

Hirugarren kapituluan iruzkin bat dago, Palafoxen gaineko txosten bati buruzkoa; txostena Puebla de los Angelesen egin zuten 1645ean, eta Indietako Gil Gonzalez Davila kronistari bidali zioten.

Hurrengo ataletan, apezpikuak izendatzeko eta elizako beste prebenda batzuk emateko egin zituen txostenekin zerikusia duten hainbat dokumentu ematen dira ezagutzera; baita 1647an Txiapan bakartu zenean idatzitako egunerokoa eta Erromako bere agenteentzako argibideak ere.

Zazpigarren kapitulua "Obras Completas" (1659-1671) lanaren lehen editoreari, hau da, apezpikuaren lehengusu eta fraide zistertar zen anaia Jose de Palafoxi buruzkoa da. Gero, Palafoxen gaineko lekukotasun bat dago, adopziozko familiako indiar batek, Juan Sanchez Navarrok, egindakoa. Azkenik, berrogeita hamar irizpen daude, inprimatutako haren obretatik eta dokumentu argitaragabeetatik ateratakoak.

Biografia

Juan de Palafox y Mendoza Fiteron jaio zen 1600. urtean eta Espainia Berriko erregeorde izan zen, baita apezpiku ere Mexikoko Puebla de los Angelesen eta Soriako Burgo de Osman.

Aragoiko noble baten, Arizako markesaren, odoleko semea zen. Ama alarguna zen eta, gero, Zaragozako Facetas komentuan sartu zen; hango priore ere izan zen.

Calatayuden Olivaresko konde-dukearekin bildu ondoren, hark Felipe IV. Gorterako kooptatu zuen. Gortean erantzukizun handiko hainbat kargu izan zituen, erregearen aholkularitza organoetan, hain zuzen, baita Indiako Kontseiluan ere: 1629an, apaiz ordenatu zen urtean, kontseilukide izan zen.

1639an Indietara joan zen, Pueblako apezpiku izendatu baitzuten.

Herri hartan katedrala eraiki zuen eta, gero, Espainia Berriko erregeorde izendatu zuten. Liburutegi Palafoxtarra sortu zuen eta lan pastoral eta kanoniko ugari idatzi zituen, baita publizitate lanak ere. Espainiara 1649an bueltatu zen eta Aragoiko Kontseiluko kide eta Burgo de Osmako apezpiku izan zen, 1659an hil zen arte.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Portada de "Juan de Palafox y Navarra, et alia studia"
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa