(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mila bat pazientek erabili dute NOGeko etxeko ospitalizazio unitatea abian jarri denetik asteartea, 2011.eko apirilak 19


Osasun-arretaren modalitate horren bidez, pazienteak tratamendua etxean hartzen du, ospitaleko konplexutasun, arreta eta iraupen berarekin


Etxeko ospitalizazioari buruzko datuak emateko gaur egin den prentsaurrekoa.

Prentsaurrekoan Etxeko Ospitalizazio Unitatearen jardueraren berri eman da. ( irudia handitu )

Iruñean eta Iruñerrian zerbitzuak eskaintzen dituen Nafarroako Ospitale Guneko Etxeko Ospitalizazio Unitatean 996 paziente artatu dituzte 2008an abian jarri zenetik 2011ko apirilera, hau da, baloratutako pazienteen %85. Gaixo horiek antzeko ehunekoan iritsi ziren Iruñeko bi ospitaleetatik. Besteak beste datu horiek nabarmendu ditu gaur prentsaurrekoan José Mª Escudero zerbitzu horren arduradunak.

Osasun-arretaren modalitate horren bidez, pazienteak tratamendua etxean bertan jasotzen du. Bere bizimoduari eta ohiturei eusteak dituen onurak lortzen ditu eta ospitaleko tratamenduaren zorroztasun, konplexutasun, arreta eta iraupen bera izaten ditu.

Escuderoren arabera, pazienteen batez besteko adina 72,1 urtekoa izan zen, 16 urtetik 99 urtera artekoak joan baitziren. Pazienteen %56,5 gizonezkoak izan ziren. Gaixoen %86,4ri alta eman zieten, eta %8,5 ospitaleetan ingresatu zituzten, hainbat arrazoi direla bide. Aldi honetan, pazienteek etxeko ospitalizazioan egindako batez besteko egonaldia 9,62 egunekoa izan da, hau da, gutxi gorabehera, 9200 egun guztira.

Zerbitzu honetan aritzen diren osasun-profesionalek pazienteek behar duten laguntza ospitaletik etxera eramaten dute, pazientea ospitale-azpiegituratik kanpo artatzeko moduan badago. Unitate honek gaixoak artatzen ditu laguntza eskatzeko prozesuak irauten duen bitartean. Beraz, ez da paziente kronikoentzako zerbitzua ez egonaldi luzeetarako unitatea.


Mediku bat paziente bat artatzen

Mediku bat paziente bat auskultatzen etxeko egongelan. ( irudia handitu )

Iruñea inguruan, Etxeko Ospitalizazio Unitatea 2008ko uztailaren erdialdean hasi zen funtzionatzen. Pazienteak NOGeko hiru ospitaleetatik (iraganeko Virgen del Camino ospitalea, Nafarroako ospitalea eta Ubarmin klinika) etor daitezke, eta gutxi gorabehera 300.000 pertsonako biztanleria artatzen du, herri hauek barruan hartuta: Iruñea, Burlata, Atarrabia, Barañain, Zizur, Antsoain, Berriozar eta Aranguren.

Gaur egun, NOGeko Irakaskuntza Pabilioiko behe-solairuan kokatutako zerbitzua talde honek artatzen du: atalburua den medikuak, Erizaintza Unitateko buruzagiak, bi mediku laguntzailek, bost erizainek eta administrari-laguntzaileak.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa