(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak milioi bat euro bideratu ditu 0 eta 3 urte bitarteko bost zentro eraikitzeko asteartea, 2011.eko apirilak 19


Haur-eskolak Altsasun, Arbizun, Ezkarozen, Lerinen eta San Adriánen daude


haurrak jaten

Haurrak 0 eta 3 urte bitarteko zentro batean jaten.

Hezkuntza Departamentuak aurten 1.027.459 euro bideratuko ditu Altsasun, Arbizun, Ezkarozen, Lerinen eta San Adriánen 0 eta 3 urte bitarteko zentroak eraikitzeko.

Zenbateko horretatik 414.634 euro San Adriángo Udalari emango zaizkio. Udalerri horretan bost unitateko zentro bat eraikitzen ari dira, eta aurreikuspenen arabera, datorren irailean irekiko ditu ateak.

281.065 euro Arbizuko Udalari emango zaizkio, herrian sei unitateko haur-eskola eraikitzeko. Lanak ezarritako epeen arabera garatzen ari dira. Hori dela eta, aurreikuspenen arabera, zentroak irailean irekiko ditu ateak.

Altsasuko Udalak 203.065 euro jasoko ditu zortzi unitateko zentroa eraikitzeko, eta Leringo Udalak, 85.476 euro. Azken eraikin hori, hiru unitatekoa, irekita dago gaur egun.

Amaitzeko, Ezkarozeko Udalari 43.217 euro emango zaizkio bi unitateko zentroa eraikitzeko. Lanak aurreratuta daude. Aurreikuspenen arabera, ikastetxeak 2011ko irailean irekiko ditu ateak.

Hezkuntza Departamentuak udalek sustatutako 0 eta 3 urte bitarteko zentroen eraikuntza diruz laguntzen du, gehienez diruz laguntzeko moduko aurrekontuaren %65 emanez (gehienez %95 Ezkarozeren kasuan, Piriniotako Garapen Planaren barruan baitago).

Laguntza horiek zenbait urtetan zatitu eta ematen dira. Lerinek eta Ezkarozek diru-laguntzaren %100 jaso dute, 97.091 eta 365.074 euro hurrenez hurren; Arbizuk eta San Adríanek %55,14 jaso dute, hau da, 358.400 eta 528.721 euro hurrenez hurren; eta Altsasuk %25 jaso du, hau da, 203.065 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa