(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak eta Landa Eremuko Emakumeen Elkarteak hitzarmena sinatu dute 2011. urterako asteartea, 2011.eko apirilak 19


Nafarroako Gobernuak 75.000 euroko ekarpena egingo dio erakundeari aholkularitza tekniko, komunikazio eta prestakuntzako jardueretarako


Convenio asociación mujeres rurales

Landa Garapeneko Departamentuak eta Nafarroako Landa Eremuko Emakumeen Elkartearen arteko hitzarmena. Irudian Sanzberro kontseilaria eta Miren Sanz, AMUR elkarteko lehendakaria ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Nafarroako Landa Eremuko Emakumeen Elkarteak (AMUR) lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, Departamentu horrek 75.000 euroko ekarpena egingo du Elkarteak 2011. urterako prestatu duen jarduera-plana finantzatzeko.

Hitzarmena Begoña Sanzberro Iturririak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariak eta Miren Sanz Recarte, AMUR elkarteko lehendakariak sinatu dute.

Laguntza hori AMUR elkartearen programari dagozkion hiru ataletan banatzen da: aholkularitza eta laguntza teknikoa (23.500 euro); informazioa eta komunikazioa (22.250 euro) eta emakumearen prestakuntza eta sustapena (29.250 euro).

AMUR elkarte independentea da, emakumeek landa-eremuan duten interesak ordezkatzen dituena. Guztira, 500 bazkide ditu. Jardueren helburuak Elkarteak urte honetarako lan-planean jasotzen dira, eta hauek dira: emakumeen aukera-berdintasuna sustatzea; ekonomia- eta ekoizpen-jardueretan eta bizitzaren gizarte, ekonomia, politika eta kultura esparru guztietan erabakiak har ditzaten sustatzea; elkarteetan eta nekazaritza-erakundeetan emakume kopurua handitzea, haien lana aintzatesteko: lanbide-prestakuntza, etengabeko prestakuntza eta hezkuntza-prestakuntza indartzea; emakumeek landa-eremuetan egindako etxeko lanaren eta lan profesionalaren balioa aintzatestea; gizarte azpiegiturak eta zerbitzuak sustatzea; nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera defendatzeko, babesteko eta hobetzeko jarduerak sustatzea; prestakuntza jarduerak eta kanpainak egitea landa-eremuetako emakumeentzat eta haiei lan-orientazioa ematea, laneratzea lortzeko eta emakumeek landa-garapen iraunkorreko prozesuetan parte hartzea.

Hitzarmenaren ondorioz, Elkarteak zenbait jarduera gauzatzeko konpromisoa hartuko du, esparru hauetan:

- Aholkularitza eta laguntza teknikoan, hitzarmenak Elkartea hobeto funtzionatzeko diren jardueretan laguntzen du, hala nola barne eta kanpo bileretan, AMUR elkarteko teknikari eta ordezkariei aholkularitza ematen die, asoziazionismoan prestatzen du eta gida eta ikasmaterialak argitaratzen ditu.

- Informazioan eta komunikazioan bi ildo handi ezartzen ditu: komunikazio plana eta hedabideen politika, eta Elkartearen webaren edukiak mantentzea eta eguneratzea.

- Prestakuntza arloan, hitzarmenak jardunaldiak, tailerrak eta ikastaroak egiteaz gain, zenbait prestakuntza-jardueretan parte hartzea ere jasotzen, hala nola foro, hitzaldi eta mahai-inguruetan. Bestalde, ardo eta olio dastaketak ere antolatzeko asmoa du, emakumeentzat, Nafarroako upeltegietan. Gehienez, 20 emakumeko lau talde izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa