(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Hezkuntzaren aldeko Munduko Astearen ekitaldi nagusian parte hartu du asteartea, 2011.eko apirilak 19


Alboan GKEk emakumeen eta nesken hezkuntzaren aldeko aurtengo jarduerak koordinatuko ditu


Semana mundial de la educación

Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea Iruñean. Garcia Malo kontseilaria parte hartu duten ikasleekin ( irudia handitu )

María Isabel García Malo , Familia, Gazteria, Kirol eta Gizate Gaietako Departamentuko kontseilaria, Fuerte del Principe egoitzan izan da gaur goizean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearen ekitaldi nagusian. Nafarroan,

Alboan GKE koordinatzen du, eta aurten, emakumeen eta nesken hezkuntzari egokitu zaio, izenburu honekin: Hezkuntza ez da ipuina. Nesken eta emakumeen alde .

Aurten, hezkuntzaren aldeko ekintza "istorioak kontatzean" datza. Emakumeek eta neskek hezkuntzarekin izandako esperientziari eta hezkuntzak haien bizitzetan izandako eraginari buruzko kontaketak eskaintzen dituzte. Ekitaldia gaur goizean egin da, eta lau ikastetxek eta zenbait pertsonak parte hartu dute, haien gogoetekin, astearen gaiari buruzko lekukotasunak eta kontakizunak irakurriz.

Garcia Malo kontseilariarekin batera Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, Sara Ibarrola Intxusta eta Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria, Andres Carbonero Martinez, ere izan dira.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Asteak Nafarroako Gobernuaren babesa du eta jardueretan 40 ikastetxek, 400 irakaslek baino gehiagok eta 10.000 neska-mutilek parte hartuko dute. Halaber, kultura eta kirol arloko zenbait pertsona ospetsuk parte hartuko dute, hala nola Marisol Artica, Marina Aoiz, Margarita Leoiz eta Maite Pérez Larumbe idazleek; María Jesús Castillejo kazetariak; Marta Mendía eta Ana Casares atletek; Aurora Beltrán abeslariak; Iñaki Perurena harrijasotzailek; Miguel Indurain txirrindulari ohiak; Serafín Zubiri abeslariak eta César Oroz marrazkilariak eta emakumezkoen Itxako eskubaloi Kirol Sozietateak.

Ekitaldiaren garapena 

 

Gaur goizeko ekitaldian, ikastetxe hauek parte hartu dute: Larraona ikastetxeak eta BHI Zizur. Nesken hezkuntzaren garrantziari buruzko ipuina irakurri dute, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren; San Cernin ikastetxeak, txotxongilo saioa egin duena, neskek eskolara joateko dituzten arazoei buruz, eta San Ignacio ikastetxeak, hezkuntzara sartzeko arazo horiek konpontzeko eskaerak irakurri dituena.

Ondoren, Itxaropen gune elkarteko ordezkari batek testu laburra irakurri du eta Margarita Leoz eta Maite Pérez Larumbe idazleek ipuin bana. Azkenik, Astearen manifestua irakurri dute.

Alboan erakundeaz gain, Nafarroako Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Asteko jardueretan erakunde hauek ere parte hartuko dute: FISC Fundación Compañía de María, Federación Española de Religiosos de Enseñanza (FERE-Ceca), UGTre`n Instituto Sindical de Cooperación al Desarrollo, Ayuda en Acción eta Tuterako UNED.

Nesken hezkuntza

Nesken hezkuntza bultzatu beharraren erakusgarri dira Alboan GKEk emandako datu eta argudio hauek:

· Estatistiken arabera, amek irakurtzen eta idazten badakite haien seme-alabek % 50 aukera gehiago dute 5 urte bete gero bizirik irauteko, eta emakume batek beste batek baino urtebete gehiago eman badu hezkuntzan haren seme-alabek bizitzaren lehen urteetan hiltzeko aukera gutxiago izango dituztela. Horrez gain, emakumeak haien komunitateen prestakuntzaz arduratzen badira, beren bizitzak hobeto kontrolatzeko gai dira ikasketak baldin badituzte.

· Alfabetatu gabe dauden mundu osoko 759 milioi helduen artean, bi herenak emakumeak dira.

· Eskolatu gabe dauden mundu osoko 69 milioi neska-mutilen artean, % 54 neskak dira.

· Eskolara joaten diren neskek autoestimu handiagoa dute eta indarkeria jasateko eta ustiatuak izateko aukera gutxiago dituzte.

· Neskak hezteak eta genero-desberdintasuna murrizteak demokrazia sustatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa