(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Luzaideko bolanteak Kultura Intereseko Ondasun Higiezin izendatzeko prozesua abiatu du asteazkena, 2011.eko apirilak 20


Dantza horiek pazko-igandean egiten dira, baina antzina inauterietan egiten ziren


Corpas, Arrosagaray, Valencia, Lozano y Alzón tras la firma de la resolución

Corpas, Arrosagaray, Valencia, Lozano eta Alzón, ebazpena sinatu eta gero. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Luzaideko bolanteak Kultura Intereseko Ondasun Higiezin izendatzeko espedientea abiatu du, Pedro Luis Lozano Kultura zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpena gaur sinatu da Kultura eta Turismo Departamentuan. Sinadura-ekitaldian hurrengo hauek egon dira: Juan Ramón Corpas Mauleón kontseilaria; Fernando Alzón Luzaideko alkatea; Edurne Valencia Bolanteen Batzordeko ordezkaria; eta Juan Carlos Arrosagaray bolante-dantzaria.

Luzaideko alkatearen esanetan, erabaki hori herriko gazteek belaunaldi askotan egindako lana aitortzea da. Alzónen ustez, 422 biztanleko herri batean 100 dantzariko taldea egotea eta tradizio horren espirituari eustea arrakasta da. Mementoz, tradizioa bermatuta dago, haurrek bolante-dantzari izan nahi dutelako eta 4-5 urte dituztela dantzan ikasten hasten direlako.

Luzaideko Udalak Nafarroako Gobernuari Luzaideko bolanteak Kultura Intereseko Ondasun Higiezin aitortzeko eskaera egin zion. Udalak, eskaerarekin batera, Karlos Irujo Asurmendi antropologoak eta Mikel Ozkoidi Pérez historialariak egindako txosten historiko-etnologikoa bidali zuen.

Dantzariei bolante esaten zaie bizkarretik zintzilik izaten dituzten zetazko zintengatik. Luzaideko folklore tradizionalaren adierazpena dira. Historian, bolanteen agerpen publikoak inauterietan izaten ziren. Gaur egun, dantzak Bolanteen Egunean egiten dira, XX. mendeko 70eko hamarkadatik pazko-igandean izaten dena.


 

Egun horretan, bolanteak konpartsako gainerako kideekin batera protagonista izaten dira, besteak beste: zaldikoak, makilariak, erraldoiak, banderadunak eta musikariak.

Bolanteei buruzko idatzizko lehen adierazpena 1832koa da. Fiskalak "Luzaiden egiten diren zintzarrotsei eta beste ekitaldiei buruz" irekitako espediente bateko dokumentuan agertzen da.

Bolanteen Egunean inauterietako antolatze-egiturari eusten zaio, dantza ospakizuneko nukleo nagusia izaten baita. Egun horretan, konpartsak 8.30ean jan egiten du, eta ondoren, herriko plazan dantzan egiten du. Ondoren, dantzariak Pekotxeta eta Bentak auzoa bisitatzen dituzte eta gero Arnegira joaten dira. Herri horretan, Bolant-dantza eta zenbait jauzi dantzatzen dituzte. Luzaidera bazkaltzeko itzultzen dira. Herrira sartzen direnean Bolant-dantzaren doinua entzuten da. Bazkariaren ostean, frontoian edo herriko plazan, dantzen ohiko errepertorioa egiten dute (Antrexantak, Jauziak, Makilarienak, Ddantza-Luzia, Kontra-dantzak, etab.).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa