(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroak doan hartzen zaitu 2011” turismo-kanpaina Aste Santuan hasiko da, 800 enpresa baino gehiago atxikita dituela asteazkena, 2011.eko apirilak 20


Joan den apirilaren 15ean abian jarritako web orriak banakako 8.884 bonu eta taldeko 14.434 bonu izapidetu ditu


“Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainaren web orria.

“Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainaren web orria. ( irudia handitu )

"Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainak 2011ko lehenengo hitzordu handia du Aste Santu honetan. Turismo-sektoreko 832 enpresa atxiki dira, 557 ostatu, 152 jatetxe, turismo aktiboko eta kultura-turismoko 32 enpresa, 78 ekipamendu, bederatzi toki-entitate, elkarte eta partzuergo eta lau bidaia-agentzia.

Ekimena Kultura eta Turismo Departamentuak hirugarren urtez jarraian jarri du abian. Kanpainan beherapenak eskaintzen dira ostatuetan, jatetxeetan, bisitetan eta turismo-jardueretan, gutxienez bi gauetan kanpainari atxikitako ostatuetan lo egiten duten bisitarientzat. Nafarroan gau bat edo bi igarotzen dituzten taldeentzat ere baldintza bereziak daude; horiei turismo-pakete osoak eskaintzen zaizkie, Nafarroako bidaia-agentzien eskutik.

Aurreko kanpainekin alderatuta, berrikuntza nagusia erreserbak on line izapidetzeko aukera da,

www.navarraterecibegratis.com web orriaren bidez. Orria abian jarri zenetik, joan den apirilaren 15ean, banakako 8.884 bonu jaitsi dira eta taldeko 14.423 bonu erreserbatu dira bi gaurako eta hamaika bonu gau bakarrerako.

Webaren bidez izapideak bizkortu eta erraztu nahi zaizkie establezimenduei eta enpresei, atxikitze-eskaera eta konpentsazio-eskaera egiterakoan, baita bezeroei ere. Azken horiek bonuak orrialde horretako aplikazio informatikotik zuzenean jaitsi ahal izango dituzte. Nafarroako turismo-eskaintzari buruzko informazio orokorra duen web orria gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, frantsesez eta ingelesez kontsultatu daiteke.

 

Bonuak jaisteko, "Bonuak jaitsi" atalera joan behar da, orrialdearen goiburu nagusian. Lotura horretan, atxikitako ostaturen batean aurretik erreserba egin duen turistak inprimakia bete dezake, eta bertan establezimenduan eman dioten kodea sartu beharko du. Amaitzeko, sistemak interesdunaren posta elektronikora pdf dokumentua igortzen du, bonuekin.

Banakako eta taldeko bonua

Banakako bonuarekin, bisitariak 31 euro aurreztu ditzake gehienez. Bonu horrekin %20ko beherapena egiten dute ostatuan (13 euro gehienez pertsona bakoitzeko) eta 6 euroko hiru beherapen (18 euro pertsona bakoitzeko) jatetxeetan eta jarduera askotan.

Taldeei dagokienez, bi bonu mota daude. Taldeak kanpainari atxikitako ostatuetan gutxienez bi gauko egonaldia egiten badu, bi gaurik behin bonu bat jaitsi ahal izango du, gehienez bi bonu, ondoz ondoko lau gaurako edo gehiagorako. Hiru hegal ditu, gehienez 21 euro pertsona bakoitzeko.

Taldea gau bakar batez geratzen bada, 20 pertsonako bonu bat jaitsi ahal izango du. Bonuak gehienez 150 euroko hegala du turismo-ekipamenduetan eta/edo bisita gidatuetan kontsumitzeko.

Bonuen banaketa eta kanpainan ezarritako jardueren eskaintza Iruñean eta Iruñerrian uztailaren 6tik 14ra etenda egongo da, eta Lizarran, Tuteran, Zangozan eta Tafarran herriko jaietan egindako ostatu-erreserbetarako ere ez da indarrean egongo.

Kanpainaren barruan hainbat jarduera aurreikusi dira, besteak beste: hirigune historikoetatik ibilaldiak gida espezializatuarekin, pintxoen ibilaldiak, BTT ibilaldiak, bisitak zentro espezializatuetara eskulangintza-produktuak egiteko prozesua ezagutzeko (esaterako, olioa eta ardoa), natura-ibilbide gidatuak, sarrerak museoetara edo lasaitze-saioak spa zentro batean.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa